Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marrantatu, marranta(tu), marrantatzen 1 da ad marrantak joa gertatu.

Peter hoztuta marrantatzen bazen, ezingo genuen medikurik ekarri. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 48. orr.

Bat-batean ahotsa marrantatu zitzaiola ematen zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 170. orr.

Marrantatu arte kantatu dugu elkarrekin. Txillardegi   «Labartzari agur» - 87. orr.

Sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 217. orr.

Ahotsa marrantatu zaio eta eztarria garbitu du bitan, urduri. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 176. orr.

Marrantatzeraino egiten zuten oihu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 127. orr.

· 2 du ad marrantak jo.

-Zer egin behar duzue gauza horrekin? -galdetu nien, ahotsa edari azkarrak marrantaturik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 299. orr.

Boz mehea zuen beti, gauak marrantatu gabea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 28. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ahots erlastu edo marrantatu samar bat nahiago izaten da blues kantari izateko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 257. orr.

Une hartan, oilar baten kantu marrantatua altxatu zen ilunpeetatik luze. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 281. orr.

Haren deiadar marrantatu apurtuekin merkatuko teilatuak dardaraz jartzen zituena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 152. orr.

Sarraila baten marraka marrantatuak pentsarazten dizu kartzela batean zaudela. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 122. orr.

Marrantatuarena ere egin dut. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa marrantatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus