Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oparo 1 adlag ugaritasunez, zikoizkeriarik gabe; oparotasunean.

Oparo gosaldu ondoren, abian jarri ziren hirurak Pavel Ivanovitxen kalesan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 471. orr.

Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen. Elizen arteko biblia   2 Ko 9,6

Zazpi urte oparo haietan uzta ugaria eman zuen lurrak. Elizen arteko biblia   Has 41,47

Paris oparo, mardul, elikagaiz gainezka ageri zitzaion ilunpetan ezkutaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 30. orr.

Arrapaladan eta oparo hitz egin zuen, hitzak ahoan gorde ezinik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 102. orr.

Hogeigarreneko hamarraldiko frantses zinema-eskolak, eskola "inpresionista" deituak, oparo erabili zituen efektu horiek. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 149. orr.

Bildots garbiaren odolak, bost zaurietatik oparo isuriak, munduko bekatuak garbitu zitueneko misterioa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 254. orr.

Oparo eskertuko nikek. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 113. orr.

Gurinari erreximenta gehitu nion, oparo. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 63. orr.

Grazia eta bakea oparo zuei! Elizen arteko biblia   1 P 1,2

Ura gainezka haien suiletan, soroak urez oparo. Elizen arteko biblia   Zen 24,7

Hantxe zenbait mahai handi prestatuta zeuden, era ikusgarriaz horniturik eta portzelana baliosez eta urrezko baxeraz oparo-oparo beterik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 36. orr.

Nire kontra gogor estutu, eta emateko, emateko niri berak hain oparo zuenetik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 283. orr.

2 izond dagokiona edo berezkoa ugari duena; ona eta ugaria; oparotasunez ematen duena.

Hemen sortu eta helduko dira fruitu oparo eta gozagarriak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 55. orr.

Afari-merienda oparo baten hondarrak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 190. orr.

Festa eta otordu oparoak berrehun lagunentzat, hegazkin pribatuak eta txoferrek gidatutako autoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 54. orr.

Eskote zabala eta gona motz-motza janzten zituen bular oparoak eta aldaka biribilak agerian uzteko. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 60. orr.

Gustatzen zitzaidan ipurdi-mazela oparo haiek ene sabelpe gosetiaren jo-mugatzat sentitzea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 40. orr.

Zure gorputz oparoan galtzea desiratu nuen. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 56. orr.

Jainkoa gizakia baino eskuzabalago denez, erregea baino mahai oparoagotik janaritzen da behartsua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 308. orr.

Lurralde oparoa da, errekaz, iturriz eta ibar eta mendian sorturiko iturburuz hornitua. Elizen arteko biblia   Dt 8,7

Eguraldia betiere ilun, euri oparoagoen iragarle. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 58. orr.

Portuaren goialdean, leizezulo batetik iturri oparo bat dator, eta inguruan lertxunak daude. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 50. orr.

Gotzon Garate elgoibartar jesuita eta idazle oparoak du aurtengo sari nagusia eskuratuko. Herria   2005-12-01

Bouvilleko bizimoduaren eta atmosferen deskripzioak oparoak eta borobilak dira. eskale haiek guztiek kontu-korronte oparoak zituzten bankuetan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 14. orr.

Langile ixila baina nekagaitza, emaitzetan oparoa. Herria   2005-05-05

Diru-laguntza oparoa helarazten zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 486. orr.

Bizitzen jarraitzeko nire grinak gutxi zuen zorotik, are gutxiago etorkizun oparoago baten ametsetik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 279. orr.

Ideia horrek ezagutzaren eta burmuinaren inguruan ikerketabide oparoa ireki du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 192. orr.

Oinaze barbaroak, gogorkeria oparo bezain zentzugabeak, frogatu gabeko edo ustezko delituak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 28. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Bular alde handi-oparoa, itxiturazko gotorleku hertsietatik aske, apalki hondoratua zuen galtzarbepean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 176. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) oparotasuna.

Fruituen oparoa eta margo leuna hilabete honek ateratzen du. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 354. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus