Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sator 1 iz oso ile leuneko ugaztun txiki intsektujalea, begiak oso txikiak dituena, eta bost behatz azkazaldunez osaturiko eskuez lurpean zulo bideak egiten dituena (Talpa europaea).

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale... Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 237. orr.

Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 60. orr.

Egun hartan, gizaki orok sator eta saguzarrei botako dizkie bere idoloak, gurtzeko eginak zituen urrezko eta zilarrezko idoloak. Elizen arteko biblia   Is 2,20

Elur-pilotetan harriak sartzeko bezain gaiztoa, jolas hutsagatik satorrak eta katuak akabatzeko gai, neskatoak engainatzen saiatzeko bezain lizuna. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 10. orr.

Ikustekoa zen aita, tontortxo baten aurrean zut, satorra noiz hasiko lur azpian mugitzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Noizbait, satorren baten mugimendua antzemanik, aitzurra jasotzen zuen poliki-poliki; gero, sekulako kolpea ematen zion aitzur-buruaz lur harrotu berriari, eta sator bat hiltzea lortzen zuenean, animalia triste bat hil izanak ezin justifika zezakeen poz gehiegizko batek hartzen zuen aita. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Gabiraiaren hegadari behatzen zenion, xagu eta sator bila zerutik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 18. orr.

Begiak txipituak zitzaizkion, sator bat iduri. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 284. orr.

Malenkonia satorra bezain itsu da, dagoeneko ez den denbora baten eraiki ezinak bazkatzen du. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 56. orr.

Aspaldi ez bezala, mozkortu egingo nintzen gau hartan, bakar-bakarrik, nola satorra bere zuloan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 76. orr.

ik satorzulo. 8551

Satorra lanean ari. Herria   2003-07-10

ik satorlan. 8553

LEIAren iduriko, 2X2 proiektua aitzina doa satorraren lana bezala, lurpean nehork ez ikusteko gisan. Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain bideak pinudi eder bat segitzen du eta, hantxe, mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

Sator meten artean, egin ahala barna sartzen ditu gariak bere erroak: jendearen lan tematsua, haatik!Eramangaitzak zitzaizkion naziak eta etxe aurreko lorategi txikian uda partean agertzen ziren sator-tontor txikiak. Pentze biluzien azaletan sator puloak turrunpilo biderkatzean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

Sator-larruzko berokiarekin, han erabat lekuz kanpo zegoela ematen zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 207. orr.

Zutik zegoen, sator-larruzko gainjantzia soinean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 94. orr.

Do ut des jokabidearen logika pitzadurarik gabea da bi-bien motorra eta inork ez dio erreparorik erakusten bihotz-zabaltasunetik deus gutxi duen sator-tratuari. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas-satorra deitzen dutena tresna berezi bat da Zenitzeko ondartzan baliatuko dena, Getariaeta Donibane Lohizuneren junta hortan. Herria   2003-07-10

4 irud/hed

Josu Abrisketak hartu zuen ardura kartzelan, eta satorrak, berandu baino lehen, lur azpiko lanetan murgildu ziren buru-belarri. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 84. orr.

Tarte huts bat omen zegoen galeria horren azpian; beraz, puntu zehatz hartan zulatu beharko zuten satorrek behetik gora zorua. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 85. orr.

"Botella" operazioa prestatzen hasiak geunden, lanean ari ziren ordurako satorrak Burgosko kartzelaren azpian, eta Petxorekin batera joan nintzen arma eske berarengana. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 236. orr.

Alarma jotzen dute planoak ateratzen dituzte hodi guztiak txekeatzen dira zulo guztiak miatzen [...] eta hilabeteetan eginiko lan astuna bertan behera, bai, etorri zaie teilatupean ezkutatzen diren satorrei, Basaurin gertatu zitzaigun bezala 77an. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 18. orr.

Gorantz hasi naiz ostera, axarka kafazka uztarrika, sator baten moduan, lurra jan ere egiten dudala, gorantz, gorantz, askatasunerantz. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 20. orr.

5 erakunde batean infiltraturiko espioia.

Euskal iheslarien erakundeetan sartutako satorrekin bildu eta berehala izan zuen Reichetik iritsi berria zen espioiaren berri, ordurako denek hiltzat jotzen zuten espioi gaztearena. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 309. orr.

Sator baten antzera espiatzera joana nintzaiola. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 182. orr.

Akusazioak garbiak ziren: atzerritarra, noblea, girondinoen aldeko ezkutuko satorra, legez kanpoko diru-trafikatzailea... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 110. orr.

Frantziako erresistentziaren sareetan satorrak sartu eta erreboltarien asmoak zapuztea? Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 9. orr.

Instituzio demokratikoak izan ziren Erdi Aroan, baina ez puruak, bazeuden trikimailuak, amarruak, azpilanak, azpijokoak, satorrak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 63. orr.

Euskal Herrian, zerbait baldin baduzue, horixe duzue: traidore, heroi, sator, salatari, azpijoko eta maltzurkeriei buruzko nobelak idazteko material itzela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 111. orr.

Aspaldi hartan entzuteko beldur zen zerbait baieztatzera zetorren karta hura: sator bat zebilen haien artean zer suma, eta sator hura edonor izan zitekeen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 78. orr.

Azken aldi honetan sator bat daukagu barruraino sartua, itxuraz. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 79. orr.

Sator putaseme bat dagoela gure artean, kabroi madarikatu bat. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 103. orr.

Ondoegi egiten ari duk satorrarena satorra izateko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 142. orr.

"Dei bat jaso diagu eta orain zuloan zagok satorra" adierazi zion. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 123. orr.

6 satorretan adlag sator bila.

Goizean satorretan ibiltzen nintzen denbora-pasan bazkaldu arte, eta ahaztu egiten nuen harria. Berria - Kirola   2004-04-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sator baten moduan (3); sator kabroi (3); sator lan (6); sator lana (5); sator lanean (3); sator larruzko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus