Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gesal (orobat gezal g.er.) 1 iz itsas ura; ur hori lurruntzean gelditzen den gatz hondarra. ik kresal; gatzu.

Gesalak salatu zion Pantxikari ozeanoa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 75. orr.

Gesalak sortutako egarriarekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 51. orr.

Izeiari ere, palmondoari bezalaxe, gustatzen zaio hareaz nahastutako eta halaxe egindako lurra bere zainentzako: baita itsas-brisara eta gesala ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 492. orr.

Begirada luzokerren ontzietan genuela, ez ozpin hutsetan jarrietan, gesaletan poloniar modura jarrietan baizik. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 33. orr.

Petrolio usaina, sardina ustel usaina, gesal usaina sentitzen zen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 151. orr.

Zero azpitik dago, gesalagatik ez da izozten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 312. orr.

2 elur gesal

Bota eta bota, dakarren abiaduran antzematen zaio, urtsuegi, bustiegi datorrela, eta lurrera iristean elur-gesala uzten du, elur-baltsa, elur-kresala esango dute beste herri batzuetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 28. orr.

Elur gesaletan soinu gozo bat eginez, kamioi bat heldu zen atarira. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus