Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

normatibo 1 izond arau-emailea.

Ikasketa horren ikuspuntua arau-emailea edo normatiboa izan da batez ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 163. orr.

Orotariko Euskal Hiztegia ez da, beraz, hiztegi arauemaile edo normatiboa, deskriptiboa baizik. Berria - Harian   2005-05-04

Curriculumak EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hezkuntza sistemaren oinarri komunak finkatzen ditu, «baina ez du balio normatiborik». Berria - Kirola   2004-04-23

Honela dira teoria horiek normatiboak: gure ekintzak moralki gidatzeko irizpideak eman nahi dizkigute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 199. orr.

Baina, zer balio eduki dezake autoritateak/botereak ez beste ezerk gidatzen duen etika normatiboak? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 201. orr.

Eredu normatiboa bada ere, zer egin behar den asmatzen gutxi laguntzen du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 202. orr.

2 arauari dagokiona.

Testuinguru normatiboaren azterketa sakona egin behar da: Europakoa, Frantzia eta Espainiako Estatuena; eta, Euskal Herrian dauden administrazio autonomikoek sortutako arauak. Berria - Euskal Herria   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus