Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xanbelan iz antzinako errege gorteko zalduna, errege zerbitzateko egitekoa zuena.

Duke handiek eta haien kanpo laguntzaileek, zerbitzuko xanbelanek eta jauregiko beste ofizialek zuzendu eta antolatzen zituzten dantzak, ardura hori beste inoren eskuetan utzi gabe. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 26. orr.

Bizkondea zalduna zen eta beste zaldun zenbaitekin Bilbora joan zen 1439an, Agnès de Clèves, Viana-ko printzearen espos-gaiaren errezebitzera, geroztik haren xanbelan izan baitzen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 154. orr.

Horrela jantzirik, xanbelan bat gogorarazten zuen, edo, aukeran, frantsesak baino frantseszaleago diren jaun horietako bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 518. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus