Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

opatu, opa, opatzen 1 dio ad opa izan.

Zorte on!, opatu zidan irriño adeitsu batez, baina ez zen jaiki. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 128. orr.

Zorte ona opatzea besterik ez zait geratzen, orduan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 84. orr.

Edalontzi erdi-beteekin topa egin genuenean, Ivyk, zutik, bidaia ona opatu zidan eta, batez ere, bizitza zoriontsua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 95. orr.

Antioko errege eta buruzagiak bere hiritar dituen judu prestuei agurrik beroena, osasuna eta ongizatea opatuz. Elizen arteko biblia   2 M 9,19

Goizero-goizero, eskaileretan pausoak entzuten nituenean, amarenak izango zirela espero izaten nuen, egun onak opatzera zetorrela, eta jendetasunez agurtzen nuen, egiaz pozten bainintzen begi onez begiratzen zidalako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 179. orr.

Afaldu ostean, Wilmarth andereñoak gau on opatu zien gonbidatu guztiei eta haien buru-gurtzeak eta "Gau on, Wilmarth andereñoa!" agur-hitzak onartu zituen ordainetan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 210. orr.

Begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakinminez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 278. orr.

Bikote guztiei opatuko nieke horrelako esperientzia bat izatea, amodioa, benetako amodioa zer den ikus dezaten. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 173. orr.

Niri, berriz, begi klixkarik ere ez zidan opatu handik kanporatzean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 196. orr.

Une batez, heriotza desiratu eta opatzeraino gorroto izan nuen nire gainekoa. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 140. orr.

2 eskaini. ik opaldu.

Herrialde haiek izartegia eta beste izaki asko jainkozkotzat zeduzkaten eta berari astearen egun bat -osteguna- opatu zioten; euskaldunek, aldiz, egun bera eskaini zioten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 343. orr.

Egunoro zenbakiak eta kopuruak kopiatzen hamar ordu ematen zituzten kontulariak handitasun eta misteriorik gabeko jainko baten aldarean sakrifizioan opaturiko biktimak ziren nire begietan. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 149. orr.

Berehala ulertu genuen sakrifizioan opatua izango zela, gizenaren gose kartagotarra asetzeko. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zorte ona opatu (6); zorterik onena opatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus