Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

satorlan azpijana.

Uste dut komeni zaizula jakitea zuri, eta komeni zaiola jakitea zuk ordezkatzen duzun erresumari ere, zertan den Juan Inazio Iztuetaren hemengo sator-lana; zein diren handi bezain zikinak haren amarruak; zer nolako bihurgune gaiztoak bururatzen zaizkion haren bihotz galduari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 87. orr.

-Ez diat ukatuko sator lan ona egin duanik. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 163. orr.

Sinn Feinen barruan sator lanak egin zituela onartu zuen agente britainiarrak, erakundeak salatu eta kanporatu ondoren. Berria - Mundua   2006-01-03

Sator-lana: maiz entzuten nion espresio hori aitari, gehienetan nazien lana arbuiatzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Gavard, egun hartatik aurrera, elkarte sekretu baten partaide zela eta sator lanean ari zirela sinetsita egon zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 213. orr.

Jendea komunisten eta juduen kontra jartzeko burutzen zituztela naziek sator-lan haiek. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Kanpamentuan infiltratu ziren mairuen satorren lana izan zitekeela ahaztu. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 268. orr.

Sator lanean inor ez ote zebilen merkatu handira zihoazen persiarren, armeniarren edo kalmuken artetik, inperioaren barne aldean mugimendua bultzatzeko? Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 72. orr.

Sator lana egiten dute, pixkanaka aurkariari zuloak ireki, eta behar denean, mailukada eman. Berria - Kirola   2004-02-22

Kaston, Jakes Haundiaren adiskideak ez zuen hori onartu eta sator lanari esker aldatu du gehiengoa. Herria   2004-10-28

Handik aurrera, amutik helduta eduki gintuzten zerbitzu sekretuko kideek, eta aita zendu zenean satorlana egitera behartu ninduten Gobernazio ministeriorako. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 34. orr.

Satorlan honekin Dominique de Villepin lehen ministroak gutxi edo aski zerikusia izanaren susmoak hazi dituzte Philippe Rondot Defentsa Ministerioko informazio adituak epaileei egindako deklarazioek. Berria - Mundua   2006-05-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus