Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sats 1 iz simaurra, zaborra.

Ingeniaria izan banintz, kemena ukanen nuke satsetan jarduteko? Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 20. orr.

Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Giro iluna, sats usaina, behiak muuuka, lurra oso labaina. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 104. orr.

Ez zitzaidan gehiegi axola jende horrexek ni aintzat ez hartzea, ene lana sats-biltzailearena baino areago ez estimatzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 125. orr.

2 irud/hed

-Hari muturretik mataza, bai! [...] haria bakarra denean; hariak bat baino gehiago direnean, satsa! Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 327. orr.

Berak du jende xehea hautsartetik jasotzen, behartsua satsetik ateratzen, handikiekin eser dadin eta aulki ospetsuan jarri. Elizen arteko biblia   1 Sm 2,8

Orduan, lege-hausle batzuk, Israelgo satsa zirenak, elkar hartu eta erregeagana joan ziren, Jonatanen aurka salakuntzak egitera. Elizen arteko biblia   1 M 10,61

Baina satsa besterik ez nuen lagun Bergaran aurrenekoz ezagutu nuen atxilotuen gela hutsean. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 9. orr.

Heltzen den zikina, ez kazetariak ez irakurleak ezin irents lezakeen satsa da. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 190. orr.

Apaintzen dugu geure satsa eta geure simaurra arrosa lurrinztatu batez. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 294. orr.

3 zirin-sats

Tira, bada, ekiok pozoi, ezpain--margo eta zirin-sats artean induska. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 244. orr.

Oilo-simaur edo zirin-satsa (hala esaten zaio: guk kalekumeok ez genekien, ez genekien ezen, nitrogenoaren kariaz beti ere, baratzeetarako ongarri gisa guztiz estimatua dela) ez da hutsean ematen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 240. orr.

Ongi izerditutako kilo bat zirin-sats bizikletaren saskian. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 240. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus