Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saturatu, satura, saturatzen 1 du ad gauza bat bere edukieraren mugaraino bete.

Baina epe luzera begira, argi dago ezin dela guztia eremu txiki baten pilatu eta gureak bezalako auzoak saturatu. Berria - Euskal Herria   2004-01-03

2 irud/hed

Syd Barreten musikak berehala saturatzen nau. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 111. orr.

Hori guztia, jakina, egun haietako nire obsesiotik zetorren, aste luzez eduki bainuen josia arreta auzi berean, jira eta bira, arazo hark saturaturik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 188. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Patrizioarekin ez da nahastu behar, hura disoluzio saturatua baitzen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 222. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, gai organikoez mintzatuz) ik ase.

Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi kontsumitzen delako. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 73. orr.

Etorkizuneko elikagaiek oraingoek baino gantz saturatu gutxiago edukiko dituzte. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 80. orr.

Kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus