Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

norte 1 iz iparraldea.

Angelutik norteko Neuville herrirat, bidaia eder bat egin du herritar Marie Claude serorak. Herria   2001-11-15

· Neure bakardadearekin gozoro ezkontzen ninduenak neure bakardadearekin muturbelzturik jarri nau itsuski, ezinka eta muzinka, ez norterik eta ez konorterik dudala kasik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 200. orr.

2 iparreko haizea.

Baina, edonork daki, iparrak edo nortiak -kosta aldean dioten gisara-, bere emaitza, bustia eta euria duena: Nortetik datozen edoi baltzak bakarre eurixe. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 458. orr.

3 Ferrocarril del Norte-ren izena.

Kantu bat ezpainetan nuela hartu nuen Norteko (Hegoalderako) trena. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 21. orr.

Norteko burdinbidearen azken zatia inauguratzen zela eta haren berri ematen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 212. orr.

Hortzetako eskuila, alkandora bat, bi aldagarri eta Eromen sortzailea eskuko poltsa batean sartu, eta Norteko geltokira abiatu nintzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 98. orr.

Norteko geltokiko kantinan egon ohi zen igeltseroarenak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 327. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

norteko geltokira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus