Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nortu, nor(tu), nortzen da/du ad giza nortasuna hartu edo eman. ik pertsonifikatu; zertu.

Eta Manuel Lekuonak dioenaz guziz bestera, horien kantu saltsetatik nortua (pertsonifikatua) behar du izan, inondik ere, nere guzizko OrantzaAro horrek. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 164. orr.

Komeni dena itzuli gabe utzi, artikuluaz gabetu eta horra euskarazko zerak norturik munduratu, erdara emagin dela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 61. orr.

Kanta honetan, badirudi Mikelats dela olesarorako nortu den pertsonaia gaiztoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 166. orr.

Geroxeago, gaztezutuan, ardura ikusi ohi zuen neska hortik zehar, begitartea nortua, bularrak haziak, ipurdia borobildua, irriñoa begietan. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 57. orr.

Eta arabiarrak azaldu zaizkigunez gero, ezin utziko dugu aipatu gabe Baxenabarreko Mairi, "genio de fuerzas colosales", mairia (< mairu–a [...]) komeni bezala ebaki eta nortzetik heldu dena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus