Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saudiar (29 agerraldi 18 artikulutan; orobat sauditar 16 agerraldi 13 artikulutan) 1 izlag Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiari dagokiona. ik saudiarabiar.

Saudiar Barneko Ministroak erran du badituela han beste holako jazarketak hutseginaraziak. Herria   2004-05-06

Saudiar segurtasun indarrak atzetik zeuzkaten erasotzaileek jende andana bahitu zuten. Berria - Mundua   2004-05-30

Riadek saudiar herritartasuna kendu dio, halaber, Al Kaedako sortzaile eta agintari goren bezala emana den Osama Bin Ladeni. Berria - Mundua   2004-05-30

Nagusitasun saudiarra mundu arabiarrean bukatzeak ekimen politiko berrientzako lekurik utz lezake? Berria - Harian   2005-08-04

Guardia saudiar eta kontsuletxeko bost langilek bizia galdu dute. Berria - Mundua   2004-12-07

Jamaat al Tauhid e Islam taldeak bere gain hartu zuen atentatuaren erantzukizuna, ekintzaile suizida saudiar batek egin zuela zehaztuta. Berria - Mundua   2004-05-07

· 2 iz Saudi Arabiako herritarra.

Ontziak 1.200 egiptoar, 99 saudiar, hiru siriar, bi sudandar eta kanadar bat zeramatzan. Berria - Mundua   2006-02-04

saudiarrek ziurtatu dute erraz igo dezaketela produkzioa 10,5 milioi upeletaraino. Berria - Ekonomia   2004-05-23

Saudiarren trebatzaile ziren AEBetako bost militar eta bi indiar hil ziren. Berria - Mundua   2004-12-07

Zazpi lagun hil ziren eraso hartan, zehazki, mendebaldeko herrialdetako 6 atzerritar eta saudiar bat. Berria - Mundua   2004-05-30

AEBetan, hegazkinak gidatzeko eskola batean atxilotu zuten saudiar baten kasua aipatzen zuen liburuan. Berria - Harian   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabia sauditarrean (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus