Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marrega iz ehun latza.

Burkoa, berriz, marrega bat zen, barruan pochotea zeukana, edo hain artile gogorra edo hain izerditua non egur gisa gogortu baitzen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 81. orr.

Jakaren bizkarraldea, marrega zahar baten tankera hartzeraino higatua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 213. orr.

Egongelan, esaterako, altzari ederrak zeuden, sedazko oihal dotore inondik ere garesti samar erositako batez tapizatuak, baina, nonbait, ez zen oihal nahikorik izan besaulki guztiak janzteko, eta haietako bi marrega hutsean geratu ziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 45. orr.

Oso ozenki jotzen zuen bere kukurrukua eta bizkor eragiten zien bere hego marrega zaharren antzera listuei. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 43. orr.

Marregazko zaku zarpail batzuk jarri zenituen zuren eta bizilagun berrien artean. Berria - Kultura   2006-02-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus