Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nostalgiko 1 izond nostalgiari dagokiona; nostalgia dariona.

Urrezko talde hura oroitzapen nostalgikoa besterik ez da: Leeds Premier Leagueko azken tokian dago, eta urteetako lana harrika bota dute. Berria - Kirola   2004-01-28

Neonezko argiak eta tentelkeria amerikar ugari bazterretan, country eta spaghetti western estilokoak, 60ko hamarkadako aztarna nostalgikoak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 18. orr.

Minor-ek irribarre labur eta nostalgiko bat egin zidan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 297. orr.

Frantzisko Lopez Alenen testu nostalgiko bat da, portuetan garabiak-eta sartu aurretik, garraioan ibiltzen ziren astoetako baten kontura. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 257. orr.

Hiriari darion tristura nostalgikoa. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 49. orr.

Gaua debaldeko solas nostalgikoen erresuma izan zitekeen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 110. orr.

2 nostalgia sentitzen duena.

Aurkarietan ezar ditzagun ere bospasei marxista-leninistak, gu bezalatsu teologo nostalgikoak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 45. orr.

Mundua mundu denetik hain ugariak diren ero nostalgiko halakoak! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 58. orr.

Erromantikoek, nostalgikoek eta komunistek zirrara berezia sentitzen dute irudi horren aurrean. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 82. orr.

Ez pentsa nostalgikoetarik naizela! Itxaro Borda   «%100 basque» - 77. orr.

Ilustrazioko Arrazoimenaren gure nostalgikoek argitzen ez digutena da, Ilustrazio horrek gaur zer izan beharko lukeen. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus