Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nota 1 iz partitura batean, soinu bat adierazteko ikurra; soinu hori bera.

Diapasoiko nota da praktikan uhin sinpleari gehien hurbiltzen zaiona. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 92. orr.

Do-re-mi-fa-sol-la-si: bat-bi-hiru-lau-bortz-sei-zazpi: notak eta numeroak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 269. orr.

Pentagramako nota bakar batek. Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Hala, 440 Hz dituen La bat baino eskala bat goragoko La notak 880 Hz izango ditu. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 91. orr.

Keinu egin zion Davidi, eta Padam Padam doinuaren notek bete zuten eskola. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 10. orr.

Guri Hauspoa zaratarik gabe eta notak garbi jotzen irakatsi digute. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 95. orr.

Gero txistura apuntatu ninduten, notak irakurtzen banekiela baliatuta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 64. orr.

Gustuko du musika horrela disekzionatzea, notak bakartzea, isolatzea, nota bakoitza tarte txuriez inguraturik ikustea. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 60. orr.

Eteten zen erritmoa, iluntzen nahiz argitzen ziren noten tinbreak, baina piezak kementsu segitzen zuen aurrera... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 106. orr.

Eta azken nota hori erabat isildu denean, azken uhina ere desegin denean, partituraren azken orria itxi du, piano, piano. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 66. orr.

Veneziarrak ibai-tutu bakoitzari musika eskalan zegokion nota atera behar zion: do-re-mi-fa-sol-la eta si. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 114. orr.

Garaiera bereko nota bat oso desberdin entzuten da musika-tresna batean edo bestean jota. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 120. orr.

Apoen ahots kobrezkoak izarretara jaurtitzen duen nota labur, beti berdin, triste hori. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 97. orr.

Sarrerako nota batzuk moldatu zituen, hain zuzen ere Kirxaren kafe etxean azken hogeitaka urtetan gauero-gauero jotakoak, eta musikaren konpasean kulunkatu zuen bere gorputz hauskorra. Zentzontle ezkutuko baten lau notako deitore-kanta. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Hala, ez da zaila nota altuak eta baxuak aldi berean entzutea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 116. orr.

Gizonezkoek, zubian zutik [...] beren nota ozenak botatzen zituzten; emakumezkoek beren nota zoliak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 230. orr.

Isiltasun hartan, kantari hasi zen gizon bat gure atzean, ahots ahul-ahulez eta rabelari ere nota ahul-ahulak ateratzen zizkiola. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 224. orr.

Pianoaren aitzinean jarri zen Ravel, bere pieza eder batzuk joiten zituela, dena nota jauztekari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 148. orr.

Musika entzuten ari zen; gitarra baten nota gero eta ordenatuagoak. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 29. orr.

Sirenek nota betibateko, malenkoniatsu batez urratzen zuten gaua. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 118. orr.

Gero eta nekezago zitzaion pianoaren nota desafinatuak jasan behar izatea. Josu Landa   «Odolbildua» - 23. orr.

Gero klarinaren nota dardarkaria entzun zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 43. orr.

Ingalaterratik honaino diapasoiarekin luzarazitako nota elektrikoen bibrazioa ailegatzen zen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 184. orr.

Oso bizkor abesten zuen arren, ez zuen nota edergarri txikienik ere huts egin. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 287. orr.

Maiztasuna 2.000 Hz (organo baten nota garaiena) baino apalagoa bada, [...]. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esku batek baxutik jotzen zuen Silent, O Moyle-ren melodia eta beste eskuak goitik jarraitzen zion nota-sail bakoitzari. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 78. orr.

Neurria hartua zieten hatz txiki haiek pianoaren giltzei, eta belarri bikainak, berriz, edozein nota-konbinazio behin entzutea nahikoa zuen, hura gogoan hartzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 190. orr.

Gramofono erraldoiak zabaltzen zuen nota-zaparradarekin batera hots urrun, jarrai bat bezala entzuten bainituen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 96. orr.

Leon Marty apaizak ere esan ohi zigun pianoak, hark etxean bazuen bat eta, nota hotsa aterako bazen barruan zeuzkan hariak jotzeko mailu buru-txuri haiek sorginak zirela. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 182. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntza bakoitza musika tresna baitzitzaion, eta letra bakoitza, ondorioz, musika nota bat. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 39. orr.

Saxofoi nota baten soinu garbi eta zehatza. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 279. orr.

Piano-nota batzuk eta jendearen kantua ekartzen hasi zen leun-leun jauregitik estalkira. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 219. orr.

Ahots bat, biolin nota bat haratago. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 279. orr.

Errepideari erreparatu beharrak edo autoaren motor-hotsak ez zuten aldatzen piano-noten atsedenik gabeko gora-nahi eta behera-behar hura. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 106. orr.

5 oharra.

Kalera irtetean, mataderokoa dirudien gure ate erraldoian nota bat topatu dut zelo batez itsatsia. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 109. orr.

Notak ordenatzen egin dut bidaiaren parte bat. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 64. orr.

Gizona kalean eta mendian pasieran ez ezik, marrazkiak egiten (oso onak), notak hartzen, jendea eta gauzak behatzen, sinesgaizki ekinkor egon zen Pasaiako egun guztietan. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 19. orr.

Orduko kaierra hemen daukat, gaur nahi baitut gau hartako notek lagundurik garbiki eta behin betikotz itzatu gertakaria. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 35. orr.

12 urte luzez, 1922tik 1934ra, nota-txartel denak Arantzazutik, bertako datu meteorologikoekin bidaliak dira, baina izenpetu gabe. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 50. orr.

6 (azterketetan) ik kalifikazio 2.

Ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten, eta gure gelako tarima gainean jartzen ginen ilaran, onenak aurrena eta txarrenak azkena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 118. orr.

Ikasgelan onena baldin bahintz ere, baldin notak oso ongi eta bikain ekarriko bahitu ere, eurek haserre jarraituko liketek. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 48. orr.

Beti atera nituen nota onak erlijioko klasean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 92. orr.

Nahiko nuke nik haren notak atera, hark bezain gutxi estudiatuz. Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 52. orr.

Nota onez gainditzen zituen azterketak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 56. orr.

Nahi dut jakin dezazun nota bikainak lortzen dituzula arlo guztietan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 312. orr.

Ez zait gustatzen nota txarrak ateratzea. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 29. orr.

Fred eta George oso bihurriak dira, baina, hala ere, benetan nota onak lortzen dituzte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 92. orr.

Kontua da neure espedientea Bartzelonara aldatzeko batez besteko nota altu samarra behar nuela. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 38. orr.

Abisatu zigun denoi nota bera jarriko zigula, 5 edo 6, noten sistemaren kontra baitzegoen guztiz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 95. orr.

Geroago, fitxa betetzerakoan, azterketara aurkeztu izanaren marka ezartzen dio, eta hirurogeita hamarreko nota jartzen dio. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 36. orr.

Bederatziko nota besterik lortu ez duen eskolako lan batena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 116. orr.

Etxean pozik ziren, baina nota kontuetan nahiko bereziak dira nire gurasoak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 29. orr.

Ez genuen etxera nota boletinik batere eramango. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 401. orr.

Baina galdua nuen itxaropena, azkeneko ebaluazioan nota kaskarrak atera bainituen institutuan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 32. orr.

7 zerbaiten xehetasun, alderdi edo nolakotasuna.

Malenkonia zen, pentsatu zuen, beraren sentimenaren nota nagusia. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 106. orr.

Nahasturik zegoen, eta mehatxuzko nota batek zeharkatu zion ahotsa. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 88. orr.

Burumakur eta eskuak gabardinako poltsikoetan sartuta, goibeltasun nota hits bat jartzen zuten Argiaren Hiriko espaloi jendetsuetan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 90. orr.

Bizkarra tente zutela zeuden eserita, aldare nagusiaren gainean zintzilik zegoen argi-nota gorri urrunari begira, eratsu. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus