Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marroixka (orobat marroiska g.er.) 1 izond marroiaren antzekoa.

Gaixotasun bitxi eta inoiz kantzeroso horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 105. orr.

Neure txakur marroixka gris ilun bihurtu zait. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 25. orr.

Itsasadarrak zurrunbilo marroixka nahastuetan korapiloak lotu eta deslotuko ditu itsasorantz. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 66. orr.

Larruazal zurbila, begi marroixka argiak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 81. orr.

Ile beltz motzarekin eta amarenak bezalako begi biribil marroixkekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Basoa zegoen gure atzean, eta txori berde-marroixka bat handik atera eta gure gainetik pasatu zen adierazpenari errubrika erantsi nahiz bezala. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 85. orr.

Irribarre egin eta gozoki horixka-marroixka bat bota zuen ahora. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berde marroixka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus