Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

odol 1 iz kolore gorriko isurkari lodia, gorputz osoan zain eta arterietan zehar dabilena.

Gorputzaren berotze-sistema (eta freskatze-sistema) eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 13. orr.

Odolak daraman hirugarren osagai funtsezkoa plaketak dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 163. orr.

Erre-oparitarako abereak ere hara eramango dituzue eta, haragi eta odol, oso-osorik erreko Jaunaren zeuen Jainkoaren aldarean. Elizen arteko biblia   Dt 12,27

Gerlak bazterrak su eta odoletan suntsitzen dituela. Itxaro Borda   «Hiruko» - 116. orr.

Beraz, bere fededunengan bizi den Jaunaren espiritua da, izan, Jaunaren gorputz eta odol guztiz santuak hartzen dituena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 120. orr.

Apaizak ardo eta ogia Kristoren odol eta haragi bihurtzen zituen bezala egokituko baitzitzaion hari, lokatz koxkor harekin beste errealitate-maila batera eraman gintzakeen zigarro magikoa gauzatzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 106. orr.

Adarbakoitzaren odolak bizirik eutsiko dizu, heriotzatik oso hurbil egonda ere, baina prezio beldurgarria ordainduta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 233. orr.

Hilobira hurbiltzeko mailak igotzean, odol asko bota zuen ahotik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 273. orr.

Hala ere odol gehiago nahi, odol gehiago odolaren gain, errege odolak sendatzen zituelakoan gaitz guztiak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 137. orr.

Lotsagorritu egin zen, eta gaztetzen sentitu zen, bere zain zaharretan zebilen odola berritu izan balitzaio bezala. ik odolberritu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 275. orr.

Hori entzunda, odola irakiten jarri zitzaidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 50. orr.

Eta odolak zirakidalarik, beste hau xuxurlatu nuen: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 16. orr.

Odolak burua hartzen zidan. Txillardegi   «Putzu» - 197. orr.

Odola sentitzen nuen lokietan punpaka. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 134. orr.

Hil egin zituen, guduan isuritako odola bakealdian mendekatuz; horrela, odolez zikindu zituen nire jantziak. Elizen arteko biblia   1 Erg 2,5

Kristoren gorputz eta odol guztiz santuen ofizio eta ministerioagatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 101. orr.

Bost bat litro odol besterik ez dauzka gorputzak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 183. orr.

Urak odol bihurtu ziren. Elizen arteko biblia   Ap 16,4

Auguste patiora joan zen lehenbizi, bi pitxer txerri odol ekartzera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 128. orr.

Zainetako borborrean ito ezin den odol baten jabe gaituk hi eta ni. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 236. orr.

Aski odol isuri nuen zauritik. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 31. orr.

Odolaren beroa sentitzen ari nintzen masailean behera, zorabiatzeko puntuan nengoen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Animalia erreinua bitan banatzen da: odol hotzeko izakiak (sugeak, arrainak eta intsektuak) eta odol beroko izakiak (hegaztiak, gizakiak eta gainerako ugaztunak). Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 178. orr.

ik beherago 20. 817

Odol beroaren kolore gorria gero eta biziagoa zen esku-ahurretik hatz-muturretara doan bidean. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 29. orr.

Gutxi inporta zitzaion horregatik gero bere odol gorriak lurra bustitzea. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 50. orr.

Odola, odol gorriaren irudia zetorkion bat-batean doktoreari, urarekin nahasturik, eta segidan Jorge Mingoranceren oihuak, eta builak. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 32. orr.

Banekien iluntasun hura, odol ubelduaren kolorekoa, han urrunean zebilen haizearen abisua zena. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 367. orr.

Uso batek adokinetako haren odol beltzari mokoka egiten dion bitartean. Berria - Kultura   2006-02-11

Arteriok aortatik irteten dira, eta hornibide nagusitik gorputzeko beste organo eta ehunetara desbideratzen dute odol oxigenatu berria. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 256. orr.

Odol zikina jaurtitzen zuen ahotik, eta hesteak ere bota behar zituela zirudien. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 269. orr.

Inoiz agortzen ez zen ibaiko urak odol zikinez lohitu zenituen. Elizen arteko biblia   Jkd 11,6

Ezpain busti goxoen artean, odol zurbilaz gorrituriko ezpainetan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 173. orr.

Zure amaren odol berekoa da. Elizen arteko biblia   Lb 18,13

Zure haragi eta odol berekoa da. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 179. orr.

Hasieran odol lodi, koagulatua ez zen ateratzen irekitako zainetik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 234. orr.

3 (izenondoekin, irud/hed)

Odol aratz-aratza zebilen gure zainetan, iragana eta oraina geneuzkan alde, etorkizuna ere gurea izango zen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 85. orr.

Ni ez bezala, geldi egotera behartu dute: saltokia ixteko agindu dute, ez baitago dendarik edukitzerik odol garbirik izan ezean. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 41. orr.

ik beherago 15. 832

Odol garbikoa omen zen emaztea, kristau zaharren habekoa. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 212. orr.

Handikien eta odol garbiko jende noblearen iritzia. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 44. orr.

Ahmeten etxe aurrera odol garbiko zaldi arabiar eder bat ailegatu zela ikasi zuten lehenbizikoak bere herrixkako biztanleak izan ziren. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 22. orr.

Aztirik gehienak gaur egun odol nahasikoak dira. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 100. orr.

"Odol urdinaren" kontu guztia ez da besterik. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 212. orr.

Argi ibili; beldurra duzu segurtasun-berme onen: odol gazteak berez diraki, ez du beharrik inoren. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 47. orr.

-Odol gaiztoa egiten ari zaio -esan zuen Saget andereñoak-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 395. orr.

Ezpain batzuk eskatu izan ditut betidanik, saminezkoak; isilik eskatu ere, nire auzoa zinez gizon bulartsua baita, eta odol berokoa. ik beherago 11. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 96. orr.

Odol errugabea isuri eta mendekua zeure eskuz egina duzulako. Elizen arteko biblia   1 Sm 25,31

Oraintxe esango diat argi-argi: odol noblea dugula erakutsi diok ikazkin horri. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 236. orr.

Ibaiak ziren Europa zaharraren zainetan zehar zebilen odol preziatua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 17. orr.

4 (beste izen batekin elkartuz balio plurala adierazten)

Ezin dela inor salbatu, Jaunaren gorputz-odol txit santuak hartzen dituena baizik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 114. orr.

Napoleonen eta Frantsesen urgulu ezin aseak, eroak, su-odoletan ezarri zuen Europa guzia, XVIII eta XIX. mendeetan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 110. orr.

Norberaren odol-haragietan hazten baita eta gizentzen, norberaren barrenak bizkarroi baten modura jaten. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 273. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ukraniako lurra are beltzago ageri baitzen, urteetan gari-uztarik eman ez zuen lur beltza odol-uzta emaile, odol-soro, odol-zelai, odol-hazkurri baitzen aspalditik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 183. orr.

Gela sekretuko paretak estaltzen zituzten errezel gorriminek odol kolorea zutela iruditu zitzaion Egutxiri. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 118. orr.

ik beherago 29. 849

Gaztea zen, potoloa, eta aurpegian odol-kolore nabarmena ageri zuen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 82. orr.

Odol-usaina hartzen dut... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 119. orr.

odol-usaina hartzen dut! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 119. orr.

Odol tanta batek belarritik lepora egin zidan, eta bizkarrezurrean behera izerdiarekin batera labainduz igarri nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 375. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

Odol-lasterra imajinatu nuen, etxearen hormak miazkatzen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 38. orr.

Taberna aurrean gelditu zen odol-arrasto bat izan zen aztarna bakarra. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 52. orr.

Haren odol-zipriztinak hormaraino eta zaldietaraino zabaldu ziren. Elizen arteko biblia   2 Erg 9,33

Zer dira tunikaren odol-mantxa horiek? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 364. orr.

Burua, bekoki aldean, odol orbainak zituen zapi batez estalia zuen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 200. orr.

Inkisizioaren odol-egarriak luzeak ditu atzaparrak eta zorrotzak hortzak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 56. orr.

Zutitu egiten ginen noizean behin, odol-ibilia zuzpertzearren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 74. orr.

Maionesa, pixka bat urtua, krema horizko putzu bat zen, odol errekastoa bi adarretan bereizten zuena. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 133. orr.

Gorpua jiratzean odol putzua ikusi genuen lurrean eta arropetan. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 59. orr.

Egizu laster, bestela hau guztia odol bainu batean bururatuko da. Itxaro Borda   «Hiruko» - 60. orr.

Libertario zintzoen odol-putzura? Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 111. orr.

Txahala lepamotz jausten baita, paparretik odol erreka beroa dariola. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 117. orr.

Bertako eritegian eginen dugu odol ematea. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 64. orr.

Baina odol-galera geratzen zitzaionean, gorputz osoa puzten zitzaion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 867. orr.

Odol bafada geza zerien okelen eta barrukien pabiloiei. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 378. orr.

Aditu ahal izan nuenez, erromantzez baitzen izkiriatua, odol garbitasunaren agiria zen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 239. orr.

Aitak ez zuen jada hitz egiten, zenbait aste lehenago jasan buruko odol erasotik landa. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 323. orr.

Baina "mirariak" bazuen bere odol-sari latza. Txillardegi   «Putzu» - 191. orr.

· Egin behar izan zuen indar handiagatik gau osoan odol botaka aritu zen goiza arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 567. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa testuinguru teknikoagotan)

Gaixorik dagoen ehun bateko zelulak atera -odol-zelulak, adibidez- eta, gaitzak jotako genearen ale sano bat txertaturik haietan, atzera injektatzea gaixoari bere zelula tratatuak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 159. orr.

Zuntzez eta zuntz artean harrapaturiko odol-globuluz osaturiko nahasketa bat da ebaki baten gainean eratzen den odolbildua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 183. orr.

Lau ordurik behin, odol-probek ezezkoa ematen zuten behin eta berriro. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 350. orr.

Historia klinikoa (jasaniko gaixotasunak, alergiak, odol mota, tabakismoa eta gainerako aurrekinak, ea.). Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 82. orr.

Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala, proteina-edukirik gabea baina odol-plasmak baino substantzia bat edo bi gehiago dituena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 42. orr.

Kontranalisiaren zain dagoela, odol transfusio bitartez egindako lehen positiboa leporatu diote. Berria - Kirola   2004-09-22

Antolatu diren 17 odol-biltzetan, 1024 odol-ateratze egin dira, bana bertze 60 bat emailerekin aldi bakotx. Herria   2003-02-20

Ezkerreko bentrikulutik aortara irteten den odol-zurrusta ez da oso urrun joaten hasieran. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 169. orr.

Premia izanez gero, hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du gainaldera, izerdia lurruntzean larruazaletik galtzera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 80. orr.

[Osteonak] barne-hutsak dira, eta odol-kapilarrek betetzen dute barru hori. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 19. orr.

Adio egitura hexagonalari: lipar gutxiren jiran, mataza desarildu, eta glukosa bilakatu zen atzera, glukosa hori odol-ibiliak giharre-zunzño bateraino garraiatu, eta han gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 301. orr.

Arteria baten eta zain baten bidez lotzen zaizkio muskulu guztiak odol-zirkulazioari. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 57. orr.

Muskuluek zilegi dute birikek eta odol-zirkulazioak banatu dezaketen baino bizkorrago xahutzea oxigenoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 55. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zaldi odol-garbiaren adore paregabeaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 32. orr.

Oraindik aleman odol garbi batek bezala pentsa-tzen eta jokatzen nuen! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 164. orr.

-Etxerik gabeko zalduna haiz, ordea, eta horrek buhame edo agot odol-zikin baten pare ezartzen hau. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 119. orr.

Eskerrak eman behar dizkizudala uste duzu, zu bezalako odol-ustel batek nirekin babesgailua erabiltzeagatik, ala? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 337. orr.

Gaua itsastarren irudian odol-gaizto eta jostalaria zen arren, betiko izatea eskatu zuen Irisarrik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 119. orr.

Txori odol-gorria hostotzan desagertu ondoren. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 188. orr.

Ilargi bete odol-gorriarena zen distira, bizi-bizi argitzen baitzuen oraingoan lehen ia antzematen ez zen urraduratik, hasieran esan dudanez, sigi-saga eginez, teilaturik oinarriraino zabaltzen zen hartatik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 54. orr.

Mutiko odol-bizi bat hurbiltzen zen lasterka, eta musu ematen zien guztiei, kontuan hartu gabe gonbidatuari pozgarri edo gogaikarri zitzaion hori. ik odolbizi. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 176. orr.

Izan leitekez azeriak edo iratxo odol-xurgatzailea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 170. orr.

Arte-munduaren aurkako eta mundu hartan zebilen odol-zurgatzaile eta urdanga diru-gose guztien aurkako erdeinuz gainezka. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 51. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketaren bigarren osagaia aditz bat delarik)

Nola eskuratu, ordea, seko drogatuta zeuden ikusle odol-egarrituen sinpatia? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 195. orr.

Odola berotu zitzaidan bat-batean, eta halaxe egin nuen, odol txarturik, auskalo zenbat denbora. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Aspalditik ari zitzaizkien taldekideei Suitzako Ginebratik deika, han jotzeko eta, Suitzan bakean bizi baziren ere, Europa osoa odol gorritzen ari zen gerraren kariaz, ezezkoa eman zuten beti. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 240. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egun hotz batean, arteria-odola 36,5 ºC inguruko tenperaturan iristen da besaurrera, ukondo aldera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 182. orr.

Itzulerako zain-odolak, berriz, nahiko tenperatura baxuan doalarik, bero gehiago xurgatuko luke gorputzaren erdigune berora heltzean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 182. orr.

Industriaurreko enpresa-askatasuna [...] izan zen haien ekimenak sortarazitako sistema berriaren inspirazio eta bizi-odola. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 384. orr.

Zer eta errege odola nire zainetan! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 101. orr.

Ogi-irin garbi bikaina eman zizkion janari eta ardoa, mahats-odola, edari. Elizen arteko biblia   Dt 32,14

Herensuge-odolaren hamabi erabilerak aurkitzeagatik eta bere lankide Nicolas Flamelekin alkimiaz egindako lanarengatik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 95. orr.

Guillemette, zoriontsuena, hestebetegin, txerri-odol freskoz igurtzi baliote bezala distiratzen zuèn aurpegitxo gorrimin baten jabe izaki. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 104. orr.

10 odoletan adlag

Eskuak odoletan zituen atxilotzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 28. orr.

Burua odoletan zuen, eta kordea galdurik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 234. orr.

Ezin zion begirik kendu artean ere odoletan zen belarri hari. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 85. orr.

Artilleroetako batek odoletan zeukan ezkerreko besoa; kanoi-ipurdi lodi-biribil baten azpian. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 215. orr.

Egiaz odoletan zegoela ohartu nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 209. orr.

Bazirudien ezpainak handituta edo belarriren bat odoletan amaitu behar nuela beti. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 23. orr.

Gaur goizean mukiak kentzean odoletan hasi zara. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 76. orr.

Saihets aldera etzanik, zauria ireki egin zitzaion, eta odoletan hasi. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 37. orr.

Ikusi du odoletan ezagun batek, eta etxera abisua, Sakabiako Faustino hil dela. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 22. orr.

Bideo pornoetan-eta askotan ikusi ditugu horrelakoak: gero eta zera handiagoak sartzen, gero eta barrurago, azkenean dena lehertu eta odoletan gelditu arte... Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 221. orr.

Zure ondotik pasatzean, odoletan ikusi zintudan mugitzen eta, odoletan etzanik zeundela, esan nizun: "Bizi! Bizi zaitez!". Elizen arteko biblia   Ez 16,6

Hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 33. orr.

Eta txikitu egin du, xehatu, odoletan blaitu. Txillardegi   «Putzu» - 279. orr.

Sudurra odoletan, artalariak eta medikuak, sorbaldatik atxikiz, ahal bezala, kanpora eraman zuten. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 50. orr.

Leihatila biribileko kristal puska guztiak erauzten saiatu da, eskuak odoletan. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 47. orr.

11 odol-bero ik odolbero.
12 odol-emaile

Odola isuraldatu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela. Berria - Gaiak   2004-09-22

Horregatik itxaron behar izan dute, ez baitzuten hasi nahi, odol-emailea iritsi arte. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 144. orr.

Homologoa odol ezaugarri bereko odol-emaile baten transfusioak eragingo luke. Berria - Kirola   2004-09-22

Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteak odol gabeziari aurre egiteko kanpaina hasi du. Berria - Euskal Herria   2004-08-21

· Odol emaileak gara... /... herria euskalduntzeko... /... gerturik daukagu odola... /... edonori emateko. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 200. orr.

13 odol fluxu

Bentrikulu artifizial horietan jarritako balbula mekanikoek kontrolatzen dute odol-fluxuaren norabidea. Berria - Gaiak   2004-10-20

Odol-fluxu arazoak ekiditeko gomendioak. Berria - Kirola   2004-09-30

Hatz zuriaren gaitza oinarri hartuta eskuko odol-fluxuarekin zerikusia duten gaitzak azaldu zituen. Berria - Kirola   2004-09-30

14 odol gaizto ik odolgaizto.
15 odol galtze (orobat odolgaltze g.er.)

Medikuen laguntza derrigorrezkoa izanen da sor daitezkeen eragozpen erantsiak ekiditeko, hala nola odol galtze handiak. Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Odola gatzatu egiten du laser berdeak, eta, ondorioz, ez da odol galtzerik izaten prostatan. Berria - Gaiak   2004-11-21

Zorionez, zirkulazio-sistemak berak ixten ditu bere ihesbideak, eta badu bere burua zigilatzeko mekanismo konplikatu baina eraginkor bat, odol-galtzea eragiten duten istripu larrienei ez beste guztiei aurre egiteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 183. orr.

· irud/hed Odolgaltze horri arrasta bat eman nahian, Mutiloako auzapeza, Iñaki Ugalde, etxebizitzaren politika berri bati lotu da, bereziki etxebizitza merke batzu idekiz eta eraikiz, tokiko gazteria han berean egon dadin eta kanpoko jendea ere Mutiloara joan dadin. Herria   2004-02-26

16 odol-garbi (orobat odolgarbi) izond

Oraindik ez nintzen judu, oraindik ez nintzen nire benetako egoeraz jabetzen, oraindik aleman odol garbi batek bezala pentsa-tzen eta jokatzen nuen! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 164. orr.

Benetako jockeyak ziren informazio ehizaren steeple-chase honetan; hesien gainetik jauzi egiten zuten, ibaiak zeharkatzen, oztopoak gainditzen, zaldi odol-garbiaren adore paregabeaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 32. orr.

Viena osoa dantzatzen zen elurpean, eta goizetan Henrik zalditegi zaharrera joaten zen, zaldizko espainiarren eta zaldi lipizzar odolgarbien ariketak begiestera. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 65. orr.

Barrura sartutakoan, askotariko zakurrak ikusi zituzten, iletsuak eta odolgarbiak denak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 112. orr.

Portatzen diren moduagatik, inork ez luke pentsatuko Weasleytarrak odolgarbiak direnik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 187. orr.

17 odol garbitasun

Kristau zaharren muina, odol garbitasunaren obsesioa. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 110. orr.

Odol garbitasunaren agiria zen, Muno Lopez de Isasi batena. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 239. orr.

Armada honetan mediku jarduteko odol garbitasunaren froga behar delako. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 250. orr.

18 odol-gose (orobat odolgose) izond/iz

Terride izeneko jeneral odol-gosea, armada baten buru, Biarnon sartu berria zen gure erreginaren lurrak Frantziako erregerendako bereganatzeko asmoz. Lurralde arriskutsua hauxe, laino guztien topaleku baita, marinelak engainatu eta gero larrutu egiten dituzten jende anker odol-goseen bizitoki. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 188. orr.

Requessens y Zuñiga gizon malapartatu eta odol-gose hura. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 35. orr.

Urak turkiar piratez josita baitzeuden, eta haiek krudelak ziren, odol-goseak ziren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 28. orr.

Errege krudel eta odol-gose baten eraso gogorretatik babestearren, [...]. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 233. orr.

Beste gauza batzuetan nabarmendu behar genuela, ez inor baino odol-goseago izaten. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 63. orr.

Haserre ere haserre zegoen, galdararen, zezen bat bezala higitzen zen su gaineko piztiatzar temati haren kontrako amorru odolgose eta neurrigabe batek bere senetik aterarik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 217. orr.

Nik ez nian inor hil nahi; areago: ez nian gehiago etxerik erre nahi, ez nian lapurretarik egin nahi, ez nian eskuan pistola hotz odol-gosearen hozkirik sentitu nahi. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 166. orr.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa. Jon Alonso   «Euskal karma» - 65. orr.

19 odol hodi (orobat odolhodi g.er.)

Gorputzaren diseinuan, ordea, elkarri loturik egon behar dute pieza guztiak odol-hodi, nerbio eta beste ehun batzuen bidez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 48. orr.

Erretinaren ondoan dauden nerbio-zelula, odol-hodi eta beste egitura batzuen itzal iraunkorrak ez dira ikusten. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 93. orr.

Sukarra, anemia, artikulazioetako mina, eta burmuineko odol hodien buxatzea dira gaitzaren zantzurik ohikoenak. Berria - Gaiak   2004-08-17

Egun horietan genitaletako odol hodiak kongestionatuta egoten direnez, grina handiagoa da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 171. orr.

Endekaturik eta zurbildurik zegoen makula, eta erretina osoko odol-hodiak mehetuta. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 125. orr.

Gizakietan, ez dago hezur-zelularik odol-hodi batetik 0,1 mm baino urrunago. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 27. orr.

20 odol hotz

Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean, eskarmentu handiko kazetari guztiek ohi bezala. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 32. orr.

Baina Gérard-ek ez du aski odol hotza, zainak airatzera ez uzteko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 125. orr.

Halabeharra, odol hotza, adina eta bizinahi irmoa, horra nire amaren ustez Auschwitzen bizirik irautearen arrazoiak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 56. orr.

Mikel Strogoffek odol hotzari eutsi zion, eta, belar handien artean narrastuz, zerbait ikusten eta entzuten saiatu zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 230. orr.

Buruan sartzen bazaizu, ez zara odol hotzez pentsatzeko gai izango. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 85. orr.

· Izualdia odol hotzeko gizonek dirua irabazteko tenorea da. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 312. orr.

Hain ematen zuen ausarta, hain kementsua, hain odol hotzekoa. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 61. orr.

21 odol hotzean adlag

Hura izan zen odol hotzean hil nuen aurreneko aldia. Jon Mu˝oz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 271. orr.

Armarik ez zuen irakiar bati odol hotzean tiro egin zion soldaduaren irudia. Berria - Mundua   2004-11-19

Odol hotzean hiltzen zuten, eta akusatutakoei entzun gabe, heriotzara bidaltzen zituzten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 310. orr.

Eta, odol hotzean, hamar bat pausoko tartea jarri zuen solaskidearen eta bere artean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 85. orr.

-Horixe da esateko duzun guztia? -galdetu zion, odol hotzean-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 228. orr.

Era guztietako krimenak burutu zituzten, suminez nahiz odol hotzean, krimen eta injustizia haiek ez zietelako Jainkoaren eskua hain agerian erakusten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 310. orr.

Odol hotzean tiro bat jo eta gero are odol hotzagoan azken burukoa jo zioten. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 71. orr.

22 odol-isuri (orobat odolisuri g.er.) iz ik beherago 23 eta 26.

Torreviejako etxe batean lo zegoela izan zuen odol isuria Imanolek. Berria - Kultura   2004-06-25

Urtarrilaren 4an garuneko odol isuria izan zuen Sharonek, eta geroztik ez du konortea berreskuratu. Berria - Mundua   2006-02-12

Nekropsien bidez ikusi zenez, animalia guztiek odol isuriak zituzten barne belarrian. Berria - Gaiak   2004-11-03

Batzuek, gainera, odolisuriak zituzten begietan. Berria - Gaiak   2004-11-03

Chester andereñoa, agureak ondoan izan zuen erizaina "azken odol-isuria" gertatuz geroztik [...] gai zen bere kabuz hura artatu eta zaintzeko. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 61. orr.

Odol-isuria ez zitzaion gelditzen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 85. orr.

Beste era batera geraezinak ziren odol-isuriak agortu egiten zitzaizkion Grigoriren errezo eta sendakuntza esoterikoekin. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 249. orr.

· Haren hitzetan Najafen «odol isuria» eragoztea da proposamenaren xedea. Berria - Mundua   2004-05-06

23 odol isurketa ik gorago 22.

Halako batean arrosa-koloreko odol isurketa labur eta urria izan nuen. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 16. orr.

· Falujako «odol isurketa izugarria» geldiarazteko xedez, [...]. Berria - Mundua   2004-04-30

Izan ere, legearen arabera, ia gauza guztien garbikuntza odolaren bidez egiten da, eta odol-isurketarik gabe ez dago barkamenik. Elizen arteko biblia   Heb 9,22

-Ez zaidak odol isurketa isil hura inoiz ahaztuko -esan zidan bertan egondako batek. Txillardegi   «Putzu» - 221. orr.

Erabateko nahaspila da dena: odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra, ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak, zinausteak. Elizen arteko biblia   Jkd 14,25

Milaka gizon eta milaka emakume ziren, bizitzaren alde honetan, denak odolari begira, sekula halako kolorerik ikusi gabeak balira bezala, haien urteak odol isurketarik gabeak iraganak balira bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 137. orr.

Ez dugu odol isurketa gehiago behar. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 90. orr.

24 odol-isurle (orobat odolisurle) izond odola isurtzen duena.

Gerlari handiren bat hemendik zabilek bueltaka, elfo odolisurle horietako bat, edo tark nazkagarriren bat bestela. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 224. orr.

Borroka hark ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol-isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 550. orr.

25 odol isurtze

Borrokarik eta odol-isurtzerik gabe. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 242. orr.

Hamabost gizoneko komando hiper armatuak odol isurtzerik gabe, kartzelatik auzitegira zihoan leku aldatze furgoia setiatu zuen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 61. orr.

Izan zen liskarrik, izan zen odol isurtze tamalgarririk; babiloniar jendeak, ordea, bere gogoa nagusitzea lortu zuen, aberatsen oposizioaren kontra. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 50. orr.

Iraultzek askotan odol isurtze dezentea ekarri ohi dute berekin, baina beharrezkotzat jotzen da... estimazio hori beren odola isuri ez izanaren suertea izan dutenek egin ohi dute. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 156. orr.

Hango negar-zotinak, oihuak, garrasiak, nahasteak, beldurrak, ikarak, ezbeharrak, labankadak, muturrekoak, makilakadak, ostikoak, eta hango odol-isurtzea. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 91. orr.

26 odol-jario ik odoljario.
27 odol-jariodun ik odoljariodun.
28 odol karkaxa (corpusean odolkarkaxa soilik) iz

Eskua ahora eraman eta eztul egitean odolkarkaxa bota nuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 91. orr.

29 odol-kolore (orobat odolkolore) izond odolaren kolorekoa. ik odolkara.

Eta Katherine alderrai ibiltzen zen eskularruginaren eta txanoginaren denden aurretik, eta sarri askotan han geratu zen luzaro hestebeteginaren aurpegi odolkoloreari bekaitzez so. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 106. orr.

Arrosatxo hori bitxiak zeuden barruan, euren zurtoin, hosto eta arantzatxo bigun gorri odol-kolore eta guzti. Kanpandoja odol koloreak, gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 212. orr.

30 odol kolpe (orobat odolkolpe g.er.) ik beherago 34; ik odolaldi.

Goiz batean, osaba Gradelle odol kolpe batek jo eta bertan hil zen, galantina bat prestatzen ari zela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 81. orr.

Ustekabeko eta ezin saihestuzko zerbait gertatuko ote zitzaion beldur zen: buruko odol-kolpe bat, bihotzekoa, aorta mehe zozoren bat behingoan lehertzea. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 21. orr.

Buruko odol-kolpe bat izan zuen pare bat urte lehenago, eta geroztik etxean geratu zen, erretiroa hartuta, txaleteko lorategian paseo koxkorrak eginez. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 92. orr.

Ireneo Funes 1889an hil zen, biriketako odolkolpe batez. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 95. orr.

Odol-kolpe batetik hurbil ematen zuen, hain baitzegoen gorri. Adarretatik euri gisa darion ur hori, edateko ona ez ezik, odol kolpeetarako ere ona da, nahiz eta goroldio gustua izan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 151. orr.

Harritzekoa al da, bada, gaixotasun batek, odolaren zirkulazioko arazoren batek, nerbio zain bat gaitzitu izanak, odol kolpe batek, gure bizi-makina markets eta hauskor honetan matxuraren bat gertatzeak gizonik alaiena ere malenkoniatsu, bipilena koldar bihurtzea? Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 308. orr.

· adkor Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 179. orr.

31 odol mantxa (orobat odolmantxa g.er.)

Jatetxeko nagusiak adierazi zuenez, emakumea atzeko atetik sartu zen, larri eta oso urduri, odol mantxa handia zuela sabelean eta aizto bat eskuan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 52. orr.

Ni odoletan nengoen purrustaka eta trajea zikintzen nion soldaduari, musuzapi bat atera eta odolmantxa hori garbitzen saiatu nintzen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 94. orr.

Zer dira tunikaren odol-mantxa horiek? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 364. orr.

32 odol mota

Oso arrunta ez den odol mota duten gaixoentzat laguntza handia izan daiteke, emaileak gutxi izaten direlako eta erretserbak, normalean, behar baino txikiagoak direlako. Berria - Gaiak   2004-12-29

Organo bat aldatu aurretik, emaileak eta hartzaileak odol mota bera dutela egiaztatu behar dute medikuek beti. Berria - Gaiak   2004-10-26

Historia klinikoa (jasaniko gaixotasunak, alergiak, odol mota, tabakismoa eta gainerako aurrekinak, ea.) Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 82. orr.

33 odol talde odol mota bereko pertsona taldea.

Eta istripu bat izan duenari laguntzez gero, odol-talde bereko pertsona behar den bezala, giza arimak ere beste arima bati laguntzez gero, izaera berdinekoa behar duela izan, eta ez duela balio haren ikuspuntuak, sinesteak eta errealitate ezkutua antzekoak ez badira... Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 188. orr.

34 odol ukaldi ik gorago 30.

Gogoko izan nuen haren mazelak odol-ukaldiak jota ikustea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 365. orr.

34a odol huste ik odoluste.
34b odol hustu ik odolustu.
35 odol zin

Agustinek, indioek pelikuletan bezalako odol zina egitea proposatu zuen, 'odola batu eta harrezkero lagunak izango gara'. Ez zen lehenengo aldia, lehenago ere eginak zituzten odol zinak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 76. orr.

36 odola berotu irud/hed ik odolberotu; asaldatu; haserretu.

Odola berotu zitzaidan bat-batean, eta halaxe egin nuen, odol txarturik, auskalo zenbat denbora. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 241. orr.

Zela udaberriko giroak odola berotu ziolako, zela atzetik bultzatu zutelako, kontua da erabakitasunez jo zuela aurrerantz, jende artean igarobidea urratuz eta ezeri erreparatu gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 247. orr.

Niri askotan odola berotzen zait, eta berak gelditzen nau. Berria - Kirola   2004-02-12

Hoztasunak, ordea, gezurra badirudi ere, odola berotu zidan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 23. orr.

Emeki-emeki hatsartzen hasten gara, airekoek jadanik hemen behar zuten izan, deusik ez da entzuten... horra garako enpleatuak ateratzen ari direla eta gure odola berotzen; gure galde-otoitza esker onezko otoitz bilakatzen da. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

azken odol (7); buruko odol (5); gorputz eta odol (15); gorputz odol (5); haragi eta odol (8)

odol analisi (7); odol analisiak (22); odol analisiak egin (5); odol analisiak egingo (5); odol analisietan (6); odol arrasto (10); odol arrastoa (5); odol arrastoak (23); odol arrastorik (7); odol asko (28); odol asko galdu (8)

odol bereko (6); odol berekoa (7); odol bero (6); odol beroa (12); odol beroko (10); odol berokoak (6); odol berri (5); odol bihurtu (9); odol bihurtuko (5); odol biltze (16); odol biltze bat (10); odol biltzea (5)

odol garbiko (10); odol garbitasunaren (5); odol gehiago (14); odol gorri (8); odol gorria (7); odol gose (6); odol gutxiago (6); odol guztia (14); odol guztiz (5)

odol hari (6); odol hodi (11); odol hodiak (6); odol hodien (7); odol hotz (7); odol hotza (26); odol hotzean (34); odol hotzean hil (7); odol hotzeko (12); odol hotzez (9)

odol isuri (9); odol isuria (25); odol isuria izan (8); odol isuriak (7); odol isurketa (19); odol isurketarik (6); odol isurtze (10)

odol jario (15); odol jarioa (26)

odol koloreko (6); odol kolpe (7)

odol laginak (7)

odol orban (8)

odol pixka (10); odol pixka bat (9); odol presio (7); odol presioa (7); odol putzu (26); odol putzu batean (14); odol putzuan (6)

odol tanta (33); odol tanta bat (5); odol tanta batzuk (6); odol tantak (10); odol tantarik (6); odol transfusio (14); odol transfusioa (5); odol transfusioak (6); odol txit santuak (5); odol txit santuei (5); odol xirripa (5)

odol xorta (5)

odol zipriztinak (7); odol zirkulazioa (10); odol zirkulazioan (5)

ahotik odola (6); giza odola (5); isuritako odola (10); kutsatutako odola (10); kutsatutako odola jaso (7); nire odola edaten (5)

odola aldatu (5); odola atera (11); odola ateratzeko (6); odola ateratzen (7); odola bero (5); odola berotzen (6); odola bor bor (9); odola borborka (12); odola botatzen (10); odola dario (7); odola dariola (10)

odola edan (5); odola edaten (13); odola eman (10); odola emateko (8); odola ematen (6); odola ematera (6); odola erruz isuri (5); odola galtzen (7); odola garbitu (6); odola garbitzen (6); odola hartu (7)

odola ikusi (5); odola irakitan (5); odola irakiten (20); odola irudikatzen (5); odola isuri (25); odola isuriko (6); odola isurtzea (6); odola isurtzeko (7); odola isurtzen (18); odola jaso (10); odola jaso zuten (5)

odola sutan (6); odola zainetan (5); odola zeriela (7); odola zerien (5); odola zeriola (26); odola zerion (14)

sudurretik odola (7); zainetako odola (11); zainetan odola (5)

jaunaren gorputz odolak (8)

odolaren beroa (9); odolaren bidez (6); odolaren gorria (5); odolaren mintzoa (27); odolaren ordez (5); odolaren presioa (7)

odolaz aldarea zipriztinduko (5)

odolean dauden (5); odolean neraman (12)

odoleko kolesterol maila (7); odoleko zelula (5); odoleko zelulak (9)

aurpegia odoletan (11); burua odoletan (5); eskuak odoletan (8); odoletan blai (19); odoletan hasi (6); odoletan utzi (6); odoletan zuen (5); sudurra odoletan (5)

eskuak odolez (10); odolez bete (9); odolez betea (7); odolez beteak (6); odolez beteriko (5); odolez beteta (7); odolez betetako (6); odolez betetzen (6); odolez blai (15); odolez estalia (5); odolez zikindu (7); odolez zikindua (8); odolez zikinduak (5); odolez zikindurik (5); odolez zikinduta (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus