Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marru [160 agerraldi, 71 liburu eta 7 artikulutan] 1 iz behiaren eta beste animalia batzuen oihua. ik marruma.

Gaztaroan kortatik gora zetorkigun simaur-sunda bera eta abereen marruak aditzen hasia nintzela iruditu zitzaidan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 44. orr.

Animalien marruak, marrakak eta arrantzak zetozkidan nahasian; baita inguruetan barreiatzen zuten usain berezi hura ere, lasto bustiak, bekorotzak eta zaldi-gernuak batera osatua. Txillardegi   «Labartzari agur» - 91. orr.

Herria esnatzen denean, goizaldean, idien marruak aditzen dira. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 24. orr.

Bereizitako behi-txahalen marruetatik urrundurik, [...]. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 261. orr.

Ama hilaren odola usaintzen duen txahalaren marrua. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 164. orr.

Patricia nire lepoan aritu da ahuntz bat bezala marru eta negar. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 59. orr.

Ilunpe hartan nahikoa izaten zen katu baten marrua, ontz baten uhuria entzutea, koskorrok halako zer beldurgarriren bat bazebilela pentsatzeko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 179. orr.

Kaioen marruak entzuteko. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 78. orr.

Arrantza eta marru ozenak hemendik, irrintziak eta balakak handik, usain azkarra edonon, eta trikiti bizkor bat bozgorailuetatik inguruak blaitzen ari. Txillardegi   «Labartzari agur» - 200. orr.

2 orroa, oihua.

Emakumeek marru ozenagoak egin zituzten entzuleria berriaren aurrean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 192. orr.

Orduan, bat-batean, deabru sutsu bat sartzen zitzaion gorputzean, garrasika hasten zen, intzirika, gizonaren izena oihukatzen zuen marru handiz, segi, segi, segi, horrela bai, eta antzeko kontu gehiago. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 131. orr.

Marru etsi eta haserrez erantzuten zien halakoei. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 197. orr.

Baina ahoan zerbait edukiagatik, marru erdiragarriak botaz jarraitzen zuen ume demonioak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 167. orr.

3 irud/hed

Urrutitik baporeen marru luze eta samurra aditzen zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 539. orr.

Orduan konprenituko duzu gau horretan baforeen tutuen marrua ez dela datorrenari eginiko diosala, galdu denari zor zaion dolua baizik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 262. orr.

Bonbardaketa iragartzen zuten sirenen marru luze tristeaz. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 9. orr.

Ez ninduten bultzatu, ordea, kirol zelaia eraikitzen ari ziren kamioi eta gruen marruek [...] baizik eta beste iragan batetik, iragan hurbiletik, etorritako hots batzuek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 79. orr.

Hona hemen, menturaz, zergatik egiten duen horren marru tristea erreka honek. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 187. orr.

Lurraren erraietatik zetorrela zirudien marru sorgor hura... Jokin Urain   «Errotarria» - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fakturategiko pasarte ugari erakutsi zizkion Unaji jaunak marru-algaren artean. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 56. orr.

Behitegiak, handiak badira ere, leku lasaia izan ohi dira, baina marru zalaparta nabarmena entzuten zen gu iritsi ginenean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 259. orr.

Orduan marru-dardarizotan hasten zaizkizu, arraza zuriaren likidazio-salgai horiek, izter artean deus ez dutenak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 266. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek? Elizen arteko biblia   1 Sm 15,14

Altxatzen ari naizela don Bernardino zerraldo erortzen ikusten dut herio-marru izugarri bat emanez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 462. orr.

· Abere marru kontzertu kakofonikoa. Txillardegi   «Labartzari agur» - 210. orr.

6 marru egin

Behien marruma entzuten ez zuenez gero, ikaratu egin zen pentsatuz abereak azkenetan egongo zirela eta ez zutela indarrik ezta marru egiteko ere. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 179. orr.

Gorbeialdean oreinek marru egiten duten garaian. Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Marru egiten zuten animalia adardunak zebiltzan leku batera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 119. orr.

Tabernaren aurretik neska politen bat igarotzen zenean, Tellagorrik marru egiten zuen, hain marru irri-maltzurra, non jende guztia barrez hasten baitzen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 43. orr.

Aldizka barre egiten nuen eta aldizka marru, ideia bat zein bestea nagusitu. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 109. orr.

Kosk egin zion lepoan, marru egin zuen, eutsi ezinda. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 134. orr.

· Umeak marru txiki bat egin du. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus