Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marruma [108 agerraldi, 41 liburu eta 10 artikulutan] 1 iz behiaren eta beste animalia batzuen oihua. ik marru.

Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean, edo idiak marruma zer janik baldin badu? Elizen arteko biblia   Jb 6,5

Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 174. orr.

Txahala egin behar zuen behiak ozen entzunarazi zuen bere marruma. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 176. orr.

Mendi eta basoetako isiltasun berezian, txorien kanta eta azienden marruma besterik ez denean, edo ardi, behi eta behorren arranena, oso goiko antzar eta kurrilloen garramixtoetaz ere jabetuko zen gure aitona. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 337. orr.

2 irud/hed

Kanpoan haizearen marrumak nagusitzen zirela, [...]. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 76. orr.

Gora eta behera egiten duten uhinen marruma gorgarrian. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 66. orr.

Itsasoaren marruma eta antxeten oihu xorrotxak ziren haien konpainia bakarra. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 216. orr.

Turutaren marruma ja urrunago zen. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 131. orr.

Tarteka, ibaitik, sirenaren marruma erlatsa entzuten da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen hain gizon handia ere, baina haren altzairuzko begiek barne-muineraino zulatzen gintuzten, eta haren ahots-marruma kolpekariak ikaratu egiten gintuen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 115. orr.

Ihizi denbora hasia dugu, xakur marruma eta tiro. Herria   2001-09-13

Bihar laneguna da eta izotz fabrikaren motor marruma apala baino ez da entzuten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 280. orr.

4 marrumaz marrumaka.

Aratxe eta behiak entzun nituen marrumaz, ardiak aldiz marrakaz. Etxeetako ateak xehekatu zituzten, oheak hautsi, haurrak iratzarri, zaharra inarrosi, behi esnedunak marrumaz eta ardi kankailak marrakaz agorrarazi. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 133. orr.

Aziendak bordatik marrakaz entzuten ziren, saihetsean urdeak kurrinkaz eta haizea marrumaz mendi muinoetan behera lerratzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 225. orr.

5 marruma egin

-Mmmmm! -marruma egin zuen On Camillok, ukabilak bestearen sudurpean ipiniz. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 154. orr.

-Curtis! -marruma egin zuen Matson jaunak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 247. orr.

Lehoikumeak gordelekutik marruma egiten ote du, ezer harrapatu ez badu? Elizen arteko biblia   Am 3,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marruma egin (5); marruma egin zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus