Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

notazio (orobat notazione g.er.) 1 iz ikur eta sinboloen bitartez irudikatzea; ikur eta sinbolo sistema.

Ikur eta notazio matematikoen historia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 300. orr.

Notazio hamartarra sakon sustraitua baitzegoen bizitza praktikoan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 75. orr.

[Antso Azkarraren garaiko kantu] gehienak Akitaniako notazioa deitzen denarekin marraztuak dira. Berria - Kultura   2004-06-11

Hari zor zaio, orobat, berretzaileen gaur egungo notazioa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 303. orr.

Al Khujandiren ondoren, al Khaiamek esan zuen x3y3=z3 ekuazioa (gaurko notazioan) ezin zela zenbaki osotan ebatzi. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 217. orr.

Notazio horri esker idazketa kontzentratua egin daiteke, eta oso modu laburra eskaintzen du batuketa bat idazteko; bereziki, batuketa hori infinitua izanez gero. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 401. orr.

(28iii) erregelako notazioen adierazpena hau da: C elementua nahitaez aukeratu behar dugu, eta parentesi arteko elementuen artetik zero edo gehiago hauta ditzakegu, eskainitako hurrenkeran. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Inolako notazio-sistemen laguntzarik gabe. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 59. orr.

· Matematika-notazioko "arabiar" sistema delakoarekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus