Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marruskadura 1 iz indarrez igurztea; igurzte horren ondorioa.

Eta kasu emateko oihan eta larreetan, zango-aztalak marruskaduraz beterik ekarri baitzituen lehengo asteburuan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 163. orr.

Autoari marruskadurarik txikiena egin gabe. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 71. orr.

Oinen azpian bada halako lur hutsaren bertigo bat, hartxintxar askeen marruskadura belarri ertzean, gaizki zigilatutako zementuaren sentipena, halako anklaje falta bat zutikakoaren bertikaltasunean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 59. orr.

Mendigune harritsuan haitz blokeen artean ura sartuz gero, bultza egiten du, haitzen arteko marruskadura eragotziz. Berria - Harian   2005-12-21

2 (fisikan)

Marruskadura handiagoa da hodi mehar batean zabal batean baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Egoera horretan, globuluak pareten kontra igurzten dira, eta, horrenbestez, marruskadura-erresistentzia areagotzen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 166. orr.

Giza giltzadura askoren marruskadura-koefizientea 0,005 eta 0,02 bitartekoa da: ingeniaritzako teknika aurreratuenek nekez hobe dezaketen emaitza. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus