Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indultatu, indulta, indultatzen 1 du ad indultua eman, barkatu.

216 preso saharar, tartean 30 preso politiko, indultatu zituen Mohamed VI.ak. Berria - Mundua   2006-04-23

Menemek orotara diktadurako 300 kide indultatu zituen bere agintaldian (1989-1999) sinatu zituen hamar indulturen bidez. Berria - Mundua   2004-03-20

Nola ezabatu tortura, ikerketari muzin eginez (edo zigortuak indultatuz) zigorgabetasuna eskaintzen bazaie torturatzaileei? Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Grazia handia egingo zian hiri, ezta, Jeneralak ezin hinduela indultatu esan nuenean! Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 181. orr.

Aita, indultatu zutenetakoa izan zuan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 192. orr.

Hiltzaile bat zen, indultatua, esperimentu bitxi batean parte hartzearen truke aske utzia. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 252. orr.

Martxoan, indultatutakoak ateratzen hasi zirenean. Jokin Urain   «Errotarria» - 116. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Indultatuak irten orduko Belgikara, Austriara, Danimarka eta Norvegiara kanporatu zituen gobernu espainiarrak Jokin Urain   «Errotarria» - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus