Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indultu (orobat indulto) 1 iz epai mugiezin batean ezarritako zigorraren barkamena.

Felipe Gonzalezek Veraren indultua eskatu dio PSOEko gobernuari. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Kableak mozteagatik epaitutako eta zigortutako solidarioentzat indultua eskatu du. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 14. orr.

-Agian indultua emango diote. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 34. orr.

Auzitegiaren irizpideen aurka indultua emateko asmorik ez du Gobernuak. Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Fiskaltza indultuaren aurka agertuko da. Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Gerora, baina, guardia zibil horiek indultua jaso zuten. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Jose Ramon Goikoetxea, Franco hil eta gero jasotako indultu bati esker, 1975 hondarrean askatu zuten, Basauri, Carabanchel, Soria, Jaen eta Palentziako kartzeletan preso egon ondoren. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 272. orr.

Biek indultua lortu zuten azkenean. Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Mallonari fusilamenduaren ostean indultua etorri ei zitzaion. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 229. orr.

Indultuaz baliatzeko aukera eman zioten, baina berak zigor osoa jasan nahi izan zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 12. orr.

Putinen onespena behar da orain indultua indarrean sartzeko. Berria - Mundua   2004-09-21

1945ean gerra garaian borrokatu zirenen aldeko indultua sinatu zuen Francok; gerra amaituta atxilotutakoek, ordea, preso segitu zuten. Berria - Kultura   2004-09-23

Ez zuten indulturik onartu. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 87. orr.

Diktadurako agintarien indultuak baliogabetuta. Berria - Mundua   2004-03-20

Indultu mugatua preso politikoentzat. Berria - Mundua   2004-08-12

Indultu orokorra ezartzea debekatuta dago 62. artikuluan. hurrengo martxoan beste batzuk hasi ziren irteten, beste indulto izun bat bitarteko. Jokin Urain   «Errotarria» - 116. orr.

Bera ez zela gaixo zegoen preso bakarra eta ez zuela indultu pertsonala onartuko. Berria - Mundua   2004-10-03

2 (hitz elkartuetan)

2003ko ekainean indultu lege egitasmoa eztabaidatu eta onartu zuen Txileko Senatuko Giza Eskubideen Batzordeak. Herria  

Indultu Legearen bozketa. Berria - Harian   2005-02-18

Bi alderdietako batek galtzen zuenean, ez zegoen bakerik egiterik kondearen oniritzirik gabe , eta horrek zerikusia zuen gure indultu-zedulekin. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 218. orr.

Indultu eskaeraren kontrako helegitea aurkeztu du Cristina Fanjulen abokatuak. Berria - Gaiak   2004-02-01

Barrionuevo eta Vera kalean zirela, honentzat eta harentzat indultu eskaera zegoela... Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 73. orr.

Tsarrak ez dio uko egingo haren izenean ematen dudan indultu agiria onartzeari! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 425. orr.

Indultu emaileak diren gobernuak. Berria - Euskal Herria   2006-02-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus