Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oporto 1 iz Oporton egiten den ardo gozo eta urrintsua; kopa bat oporto.

-Atera egizu oporto pixka bat, Santos... Josu Landa   «Odolbildua» - 14. orr.

-Santos, oporto hobea izaten zenuen lehen. Josu Landa   «Odolbildua» - 16. orr.

Izeba Juliak oportoa edo jereza eskaini zien gonbidatu guztiei. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 300. orr.

Donnelly andreak esan zuen oportoa ere bazeukatela nahiago bazuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 151. orr.

Xabi barra ertzetik dator hiru oporto eskuan dituela. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 187. orr.

Hirugarren oportoa. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 190. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gelaren erdi-erdian mahai txikitxoa zegoen, oporto eta burbon botila banaz eta lauzpabost edalontzirekin. Josu Landa   «Odolbildua» - 70. orr.

Oporto kopa komisariori eraman dion zerbitzaria barra ondoan dago. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 282. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oporto kopa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus