Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

penal 1 izond zigorrari dagokiona. ik zigor 2.

Fiskalak eskatu zuena kode penal arruntaren araberakoa eskatu zuen, ez kode militarrean oinarrituta. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 129. orr.

Lege penal eta kriminalak ez dira lege mota bereiziak, baizik eta lege guztien berronespenak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 54. orr.

Banatze-legeak eta penalak ez dira lege motak, lege zatiak baizik. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 185. orr.

Zigor-eremuan delitu eta bekatu ideiak elkarren gainean jartzea, eta auzi penala erruztatuaren aitorpena lortzera bideratzea, inkisizio-prozedurak erabiliz. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 8. orr.

Zigor hark jada preskribatu duelako, eta beraz aurrekari penal horiek ez direlako aintzat hartzen orain. Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Idatzizko eskabidearekin batera, legeak ezartzen dituen dokumentazioa ere aurkeztu behar dute: hala nola, jaiotze-agiria, familia liburua, errenta aitorpena, errolda agiria, aurrekari penalen agiria... Berria - Harian   2005-05-01

Behin babes agindua onartuta, guardiako epaileak honako kautelazko neurri penal hauek hartu ahal izango ditu: [...]. Berria - Harian   2005-11-24

Ikuspegi penal eta judizialetik. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Bi mende geroago [...] zinez liberala zen zuzenbide penal baten azken bultzatzaileek, zuzenbide penalaren oinarriez gogoeta egiten zutenean, honakoa esaten zuten zalantzarik gabe, "zuzenbide penala behar garratz bat baino ez zela". Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 11. orr.

Kontua da presondegiko suizidio kopurua hazi dela, hain zuzen ere, azken urteetan egindako erreforma penalen eskutik. Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Ijitoek erakunde judizial, penal eta polizialekin dituzten liskarrak saihestea. Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Nazioarteko Auzitegi Penala Hagako hirian eraikitzeko kontratua. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 81. orr.

· Iruñean penaleko epaile gisa aritutakoa da. Berria - Mundua   2004-04-01

2 iz presondegia, espetxea.

Azken aldian Burgostik beste penal batzuetara aldatu duten jendearen berri dakar. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 82. orr.

1981ean Burgosko penalera eraman zuten, eta sotanoan, lurraren paretik behera zeuden brigadetan sartu. Jokin Urain   «Errotarria» - 79. orr.

Dozenaka aldiz igo zuen herritik penalerako aldapa hura. Jon Maia   «Riomundo» - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus