Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

notizia iz berria.

Kezka eragin zuen atzo albisteak, baina kezka eragiteko moduko notizia gehiago ere zabaldu ziren mundu zabalean. Berria - Gaiak   2006-02-23

Eta irratia eguerdian, notiziak entzuteko. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 30. orr.

Eguerdian jakin zuen notizia, etxean bazkaritakoan. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 116. orr.

Notizia lehen orrian emango dute, hurrengo egunean: «Torontoko idazle bat, Espainian zezenak adarkatuta». Berria - Kultura   2004-09-30

Alaba etortzen ikusi zuenean, bazekien notizia onik ez zekarkiola inolaz. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 116. orr.

Kataluniatik dator notizia hauteskunde kanpainaren hasieran. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Amak notizia emon eutsanean, aitak "a lo hecho pecho" esanaz, aurrera egin eban duda barik. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 53. orr.

Hemerotekak aztertuz gero, zakur borrokak eta boxeolari pasaitar gazte baten debutaren notizia ziren lehen orrialdeko notizietariko bi, letra handiegietan ageri ez ziren arren. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 42. orr.

Frantziako notiziak behatu zituen FR3 telebista katean, gatua ferekatzen zuela. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 146. orr.

Rognettak, bere bidaietan, notiziak biltzen zituen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 188. orr.

Bai, dudarik gabe, notizia ona da, baina ez naiz fio. Berria - Harian   2006-03-23

Estilo-ariketak liburua (Igela) kalean izatea, bederen, notizia handia da bere txikian. Berria - Kultura   2006-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

notizia eman (3); notizia handia izan (3); notizia izango (3); notizia ona (6); notizia ona da (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus