Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gainka

1 elkar gainka elkarren gainka. Eta hodeiek ez lukete lurra halako ilunpean estaliko, halako multzo bat elkar gainka pilatuko ez balitz, eguzkia kenduta.

Eguzki bidegabeko baten pean itxaronaldi ustel bat egin ondoren, ez nintzen berehalakoan igo, alajaina!, ergel koadrilla bat elkar-gainka zebilen autobus zerritu batera. 25271

ø dena pilaturik, ia elkar-gainka. 25272

Atea ireki, eta sekulako anabasa ikusi du: ikasle guztiak elkar gainka, Udalaitz halako bat osatuz: Ikaslemendi. 25273

2 elkarren gainka elkarren gainean.

Estu daude eta ezin dira oraindik irakurri elkarren gainka pilatutako, kordel zakarrez estututako egunkari fardeletako izenburuak. 25274

Beti dagoelako, adibidez, proiektorearen eta pantailaren zati baten bitartean filtro bat jartzeko aukera, edo bi irudi elkarren gainka proiektatzekoa. 25275

Horri erantsi behar zaio museoa ez dela batere handia hainbat lan erakusteko, koadroak ia elkarren gainka ipiniak baitaude. 25276

Baziren bertan sofa bat, egurrezko mahai bat, aulki tolesgarriak elkarren gainka jarrita. 25277

Elkarren gainka ditudan hiru jantzien loditasunak, bizkarreko jausgailu astunak aulkiaren kontra dute pisua. 25278

Zentzugabeko gauza litzateke pinturaren, antzerkiaren eta zinemaren historiak elkarren gainka lotu eta berdintzea. 25279

Elkarren gainka metatuak agertzen dira gertaera horiek. 25280

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkar gainka (5); elkarren gainka (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus