Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kartografia 1 iz mapa egiteko antzea; mapa bidezko irudikapena.

Horrez gain, radarra erabiliko zuen, lehen aldiz, Saturnoren satelitearen azalaren kartografia egiteko. Berria - Gaiak   2004-10-27

Plutoneko eta Karonteko kartografia, geologia, tenperatura eta atmosfera aztertzeko propio prestatutako teknologia du. Herria  

Astronomiako aparatuak, matematika, nabigazio eta kartografiarako tresnak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 54. orr.

Kartografiarik gabeko mundu batean ari gara sartzen, maparik gabe, zahartzaro berri bat asmatu beharko dugularik. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 48. orr.

Guda-oinean ongi zihoan aurrerabidea, orratzek zulatutako AEBetako kartografian barrena, gero eta mendebalderago kokatzen zen mapa gaineko konkisten hari gorria. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 81. orr.

Kartografia sinaptikoaren eremuan jazotako azkeneko joerak. Berria - Kultura   2004-04-27

Estatuen izenek -kartografia politikoaren izenek oro har- ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 222. orr.

2 irud

Zimurrak zituen aurpegian, kendu ezin diren arrastoak, ezaba ezin den geografia, urteen kartografia, inork bere buruaz ez ahazteko erretratua. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 94. orr.

Gorputz humanoaren kartografia. Berria - Kultura   2004-05-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kartografiko.

Tatiana Parcerok, bere aldetik, barneko kartografia bilduma egin du, bere egun guztiko erritualetatik abiatuz. Berria - Kultura   2004-05-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dialekto ezaugarrien estudioa hizkuntza kartografiako lanen abiapuntua izan da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 246. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus