Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sedentario izond herriez eta komunitateez mintzatuz, leku batean kokatua bizi dena, nomada ez dena; herri sedentarioari dagokiona.

Herri sedentario konkistatuen gain. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 264. orr.

Erronka hori komunitate nomada bat lekuz aldatzea izan zen, komunitate sedentarioak gobernatu behar zituzten ingurunera, alegia. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 426. orr.

Kultura nomadatik sedentariora pasatu eta nekazaritza hasi zenetik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 200. orr.

2 (izen gisa)

Lur beltzean eszitiarren mendeko sedentarioek hazitako labore-uztak itsasoz bestaldera eramaten baitziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 236. orr.

Nomadak basamortua ordezten du; sedentarioak, hiria. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 174. orr.

3 pertsonez-eta mintzatuz, bizilekutik gutxi mugutzen dena; pertsona sedentarioari dagokiona.

Txokoarekiko atxikimendua dela eta, gizakiek sedentarioak izateko joera dute. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 250. orr.

Esplikatu zidanez, bizimodu sedentarioa eginez, gizen-deposito bat formatzen da begietan barrena, osasunaren kaltean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 69. orr.

Egun gizentasuna oso zabaldua dago, elikadura txarra eta bizitza sedentarioa dela eta. Berria - Gaiak   2004-05-23

Lan sedentarioa duten hainbat kontsumitzailek alergiak nozitzen dituzte. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus