Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nozitu, nozi, nozitzen du ad pairatu, jasan, eraman.

Andaluzian, astebeteko eurijasak nozitu zituzten, 9 hildako tartean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 28. orr.

Dohakabeek, aterperik gabe, aire zabalean nozitu behar ekaitz zitala. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 265. orr.

Ez duzu nozitzen eskizofreniarik? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 49. orr.

Kalte psikiko larriren bat nozitzen ote zuen? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 171. orr.

Gosea nozitzen duten gizakien kopurua. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 114. orr.

Ezkortasun hori ezin pareka daiteke, ordea, bere garaiko gizarteak nozitu zuen "mal du siècle" harekin. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 14. orr.

Galera handiak eta atsekabe ikaragarriak nozitu ditugu. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 150. orr.

Medikua izanik, kristautasunaren birus berria aztertzeko grina eta tentazioa nozitu zituen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 408. orr.

Erlijio kristauak, orain dela bi mende katoliko eta protestantetan banatu zuen zatiketa zoritxarreko hura nozitu zuenean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 127. orr.

Nozitu berri zuen esperientzia hura lehenbailehen ahaztu behar zuen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 197. orr.

Su bizia pizten zaio begietan, esaten ari dena, larrutik nozitua izaki, erraiak kiskaltzen ariko balitzaizkio bezala. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 56. orr.

Izugarri nozitzen dugu gure ingurunearen eragina. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 322. orr.

Balore absolutuen egarriz bizi da Julien Sorel, balore absolutuak nozitzen ari diren dekadentziaren lekuko kezkatua da Stendhal. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 110. orr.

Zerbait nozitzen ari zen itxura zuen, eta, eguneroko ibilaldira irten aurretik egin ohi zuen bezala, luzatu egin zen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko nozitu (4); torturak nozitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus