Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sedizio iz estatuaren gobernua eraisteko xedea duen matxinada.

Estatu txiki haietan gertatzen ziren sedizioetan, hiritarren gehienak liskarrean sartzen ziren, edota liskarra sortzen zuten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 252. orr.

Solonen lege bat -sedizio batean alderdirik hartzen ez zutenak izengabe deklaratzen zituena- harrigarria iruditu izan zaie denei. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 252. orr.

Ulema Musulmanen Elkarteak erasoa gaitzetsi, eta giza taldeen arteko sedizioa bultzatzea zuela helburu salatu zuen. Berria - Mundua   2006-02-23

Hortik sortzen dira gorrotoa eta inbidia gizonen artean, eta sedizioa eta gerra beraiekin batera, animalien artean gertatzen ez dena. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 102. orr.

Erakutsi dugu pobreziak sorturiko gogoaren etsipenak bultzatu egiten dituela herritarrak sediziora. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 171. orr.

Sediziorako prestatzen duten doktrinen artean hau da lehenengo eta bakarra: ongiaren eta gaitzaren ezagupena guztiona da. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 140. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goi-mailako traizio krimentzat hartzen bada Estatuaren etxe batean egindako lapurreta bat, ustelkeria kasu bat edota sedizio-hitz batzuk, moteldu egingo da goi-mailako traizio-krimenak edo lesa maiestatekoak eragin behar lukeen izua. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Botere hori egon beti egon eta erabili da, sedizio eta gerra zibil garaian izan ezik, baina orduan bi botere absolutu sortzen dira bakar batetik. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 122. orr.

3 sediziozko ik sedizioso.

-Sediziozko literatura bila gatoz -esan zuen totelka Humphries jaunak, eskua agur egiteko jasoz batera. Tiranozidioa zilegi dela iritzi sediziozkoa da. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 127. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren gaineko iritzia partikularrei dagokiela diotenen ustea sediziozkoa da. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 139. orr.

Iritzi sediziozkoa da herritar partikularrek jabego edo nagusitasun absolutua dutela beren gauzen gainean. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sediziorako prestatzen (6)

iritzi sediziozkoa da (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus