Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saiakuntza 1 iz saiatzea; bereziki, esperimentua. ik saiakera 5.

Saiakuntza edo esperientzia hura guztia behar bezala aztertzearren, sendagile ospetsu bat jarri zuen egin beharreko azterketa guztiak egiteko eta hartu beharreko ohar guztiak hartzeko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 186. orr.

100 milioi animaliak pairatzen du urtero munduan ikerketarako laborategietan eginiko saiakuntzak. Berria - Gaiak   2004-10-24

Ez zen agian kasualitate hutsa hiri-estatuak izatea saiakuntza egiteko laborategiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 77. orr.

Galilei, [...] oraindik ezbaian dabil behaketa/saiakuntzaren eta eraikuntza razionalaren garrantzia metodo zientifikoan determinatzeko orduan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 78. orr.

Saiakuntza horretan, ezkerreko eskua ur hotzetan eta eskuinekoa ur berotan sartzen du behatzaileak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 83. orr.

Halako saiakuntzek zera erakutsi dute: leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 116. orr.

George, Lázló-ren anaia kimikaria, tinta berri baten bila murgildu zen, inprentetan erabiltzen diren lehortze azkarreko tintekin saiakuntzak eginez. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 25. orr.

Mota guztietako gaiak garatzeko erabiltzen dira horrela eginiko saiakuntzak: etxeko garbigarriak, kosmetikoak, elikagaietarako gehigarriak, botikak, industriako kimika-gaiak eta nekazaritzako produktuak, besteak beste. Berria - Gaiak   2004-10-24

Saiakuntzari jarraipena eman zion hurrengo jardunaldian, Sadarren, bost atzelari zelairatuta ere. Berria - Kirola   2006-03-08

2 (hitz elkartuetan)

Saiakuntza banku bat balitz bezala da, hau da, oraindik bizi izan ez ditugun gauzak eta esperientziak aurreratzeko edo behin eta berriz burura ekartzeko balio digu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 161. orr.

Nolakoak dira lor daitezkeen emaitzak saiakuntza-mota desberdinen arabera? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 163. orr.

· Urte hauetan zehar denetik izan da kooperatiba saiakuntzaren gainean: mirespena, mistifikazioa, etsipena eta baita kritika latza ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus