Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pendulu 1 iz ardatz horizontal batetik zintzilik dagoen gorputz zurruna, lurraren erakar-indarrari esker atzera eta aurrera balantzaka mugitzen dena.

Erlojuak geldirik zeukan pendulua eta armiarma batek hari josia zion bere sarea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 172. orr.

Pareta jo eta kabletik zintzilik gelditu zen, dilin-dalan eroan, bere baitatik ateratako horma-erlojuaren pendulua balitz bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 210. orr.

Ez baitzen ezer entzuten, suaren zirtadak eta penduluaren tik-tak hotsa baino. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 55. orr.

Penduluaren joan-jinei beha paraturik, erantsi zuen: [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 103. orr.

Penduluaren zabua angelu zuzenean zetorren nire gorputzari buruz. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 109. orr.

2 (izenondoekin)

Zur argitan bildua, pintura bitxiz apaindua, [erlojuak] pendulu luze bat zeukan eragile; eta erritmo geldo hura sortzen zuen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 124. orr.

Ibilgailuaren azpian [...] bada metalezko pieza bat sendo atxikia, zeinetatik eskegita dagoen pendulu txiki bat ezker-eskuin mugitzen dena etenik gabe. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 89. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 126. orr.

Jendeak laster egiten zuen plazaren alde batera, eta berehala berriz lasterka lehentxeagoko toki berera, hegala atertu gabe mugitzen baitzen pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 15. orr.

Foucaulten pendulu ospetsua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 355. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak, eta pendulu erloju bat erabat urreztatua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 90. orr.

Alabastrozko pendulu erloju zutabedun bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 161. orr.

· Gera zitekeen etxea beste mila urtez zutik, bi osabak han geratuko ziren, mila urtez, ezkaratzaren luzera guztia erloju pendulu baten gelditasunaz zapalduz, betierekotasun kutsua ematen. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 86. orr.

4 irud/hed

Otamendiren pendulua oinazetik asperdurara doa, eta atzera berriro oinazera. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 100. orr.

EAJren pendulua, oraingoan, posibilismoaren aldean kokatu da. Berria - Harian   2005-02-22

5 pendulu erlojua.

Seiak gertu ziren paretako pendulu geldiezinean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus