Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

martinete 1 iz mailu handi bat duen tresna, mekanikoki higitzen dena.

Barru horretan ezer ez badago, irakurle hori hustutako piano bat bezalakoa baldin bada, alferrik ibiliko dira martineteak joka: hutsa joko dute, eta ez da han soinurik izango. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 33. orr.

2 kanta flamenkoko mota.

Enrique Morenteri asko gustatzen zaio flamenkoaren dramaturgia: eskuak mugitzea, aurpegiaren keinuak ateratzea, begiak ixtea -umorea ere badu gizon honek: agurreko martinete kantuan ahotsarekin jolastu zen, Bobby McFerrin izango balitz bezala- konpasa galdu gabe. Berria - Kultura   2006-04-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus