Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

optiko izond optikarena, optikari dagokiona. ik optika 2.

Zelula horiek guztiak nerbio optikoko zuntzak osatzen dituzten zelulekin lotuta daude beste sinapsi batzuen bitartez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

Informazioa garraiatzeko zuntz optikoaren ahalmena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 159. orr.

Euskaltelek 1.200 milioi euro inbertituko ditu zuntz optikoa herri eta enpresa guztietara hedatzeko. Berria - Ekonomia   2004-11-26

Sentikortasun paregabeko tresna optiko bat da begia, diseinuari eta funtzionamenduari dagokionez ezaugarri harrigarri asko dituena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 106. orr.

Apailu horretan tresneria optikoa azpimarratuko da batez ere, beste guztien gainetik: kamera, ideologia burgesaren subjektu zentratua mugagabe errepikatzeko tresna bezala harturik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 180. orr.

XIX. mendearen erdi aldera, mikroskopio optikoa hain ondu zen, non zelularen hainbat egituraren berri eman baitzigun. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 192. orr.

Teleskopio optikoen bidez. Berria - Gaiak   2004-10-21

Ilusio optikoa egia optikoa da. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 42. orr.

Edo desilusio optiko bat, zehatzago. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 176. orr.

Letizia maindirean bildurik altxatzen da komunerako asmoz, baina bere poltsa hartzeaz batera uzten du erortzen, aurreko lotsaz damu edo efektu optikoaren bila. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 61. orr.

Mekanismo optiko horrek, bi irudi bateraraziz, objektuaren distantzia adierazten du eskala batean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 89. orr.

Bitartean hatz aztarnak hartuko dizkiete, irakurketa optikoa egiten duen laser sistema baten bidez. Berria - Mundua   2004-09-29

Zehaztasun optiko-geometrikoa hurbilago al dago ideal horretatik efektu "atmosferiko" baten bilaketa baino? Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 93. orr.

2 iz optikaria.

Goizean goizxeago sartu eta arratsaldean lehentxeago ateratzeko baimena eskatu nion gure buruari, optikoarenean txanda neukala esanda. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilusio optiko (4); zuntz optiko (6); zuntz optiko bidezko (3)

zuntz optikoa (4)

ilusio optikoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus