Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seduzitu, seduzi, seduzitzen du ad 1 norbaitek beste pertsona batekin sexu harremanak izatea lortu. ik limurtu 5.

Ez naiz seduzitu dituenak kontatzen baratuko: zenbat ez ote ditu ordea galdu? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 59. orr.

Karlos Ignazia seduzitzen saiatu zenean, indar gehiago zuen ia berarengan Martini zion gorrotoak neskarenganako zaletasunak baino. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 76. orr.

Zerorrek aitortu didazu literaturaz baliatuz emakume bat seduzitu zenuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 170. orr.

Beharbada lesbiana da, beharbada frigida, ni seduzitzea premiazkoa zitzaion, egoista hutsa eta munstro bat nintzela uste baitzuen, tuntuna ez da, baina bai perbertitu xamarra. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 94. orr.

Etengabe nagusitzeko desira bortitz batek hartua bizi zen, eta hala agertzen zuen bai gizonak seduzitzeko gogoan bai bere borondatea amarenarenetik gainjartzeko ahaleginean ere. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 62. orr.

Oso-oso jende gutxi dagoela seduzitzeko zaila. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 148. orr.

2 norbaitek besteren nahia edo maitasuna bereganatu; norbaitek beste norbait bairatu. ik limurtu 4.

Gure gutunen helburua atsegina zen naski, ideiak adimenaren seduzitzeko asmatuak ziren, eta bihotzen goxatzeko. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 129. orr.

Uste dut idazlearen eta irakurlearen artean dagoen sedukzio jokoan, umorea dela seduzitzeko armarik onena. Berria - Kultura   2006-03-31

AEBak ere, konbentzitzen baino, seduzitzen errazagoa den herrialde bat dira, Denek egiten dizute irri, eta Diegok bidaiariak seduzituak ditu bere kantekin. Berria - Mundua   2004-10-23

Seduzitua denak ez daki noiz izan den seduzitua. Estatuak bere premien berri ematen zion herriari, eta ez zuen seduzitu nahi. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 83. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du eta seduzitua. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus