Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

industrializatu (orobat industrialisatu g.er.), industrializa, industrializatzen 1 du ad industriaren alderditik gararazi.

Gerra amaitzean Y... industrializatzen hasi zen. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 25. orr.

Iparraldea nola industrializatu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 190. orr.

Integraziozko logika hau aspaldi industrializaturiko eskualdeetan dago kontzentratua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 76. orr.

Kontua duk mendia pista narrasez, makinaz eta tramankuluz bete eta industrializatzen ari direla etengabe. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 105. orr.

2 zerbait industria-jardueraren pean ezarri.

Egun, metodoa industrializatzeko lanetan ari dira. Berria - Gaiak   2004-12-29

Egiazko kalitatearen zerbitzuko, laborantxa industrializatu eta intensifikatu bat baztertuz... Herria   2001-10-25

Elikagaiak industrializatzearen ondorioez. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 35. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mundu industrializatuan oro har zabalduz ari den efektua da hori. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 125. orr.

Nazio industrializatuak jorratzen ari diren garapenerako bideetako asko benetan okerreko eta ezin gauzatuzkoak dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 21. orr.

Herrialde industrializatuen inportazioen gaineko batez besteko muga-sariak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 63. orr.

Herrialde industrializatuen arteko inbertsio gurutzatuen nagusitasuna. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 71. orr.

Garai horretan eratu ziren, herrialde industrializatuenetan, industria eta finantza-talde handiak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 55. orr.

Eskualde industrializatu eta aurreratuetan. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 13. orr.

Zentro industrializatua eta periferia azpigaratua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 141. orr.

Mendebaleko gizarte industrializatuak. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 11. orr.

Ekonomia industrializatu nagusien arteko harremanak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 147. orr.

Kapitalismo industrializatuan lanak gizakiaren alienazioa eta suntsipena dakarrela azpimarratzen duen ikuspegia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 111. orr.

· Goi mailako gastronomia [...] vs. elikadura industrializatua. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 99. orr.

4 industrializatu berri izond

Asiako herrialde industrializatu berriek bideratu zuten batez ere estrategia hori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 117. orr.

Produktuen eduki teknologikoaren gorakadak, lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan, truke-tasa errealek gora egitea ekarri du. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 131. orr.

Ondorio hori ezin hobeto agertzen da azken hamarraldiotako herrialde industrializatu berrien eta Saharaz behetiko Afrikaren ekonomia-ibilbide guztiz desberdinetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 67. orr.

· Industrializatu berri diren herrialdeetan, esaterako, emakumeari ezarri zaizkion lan baldintzak kaltegarriak zaizkio osasunarentzat Berria - Euskal Herria   2004-09-29

5 industrializatu gabeko

Garapen bidean diren herrialdeak, edo garatu gabeko herrialdeak, industrializatu gabeko herrialdeak, herrialde txiroak eta abar. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 288. orr.

Funtsak finantza tresna berriak sortu zituen, industrializatu gabeko herrialde zorpetuek beren ekonomiak neurri jakin batzuen arabera aldatzearen truke, epe luzerako finantzazioa eman ahal izateko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 263. orr.

Enpresa horiek ezartzen diren herrialdeen ekonomian eta gizartean, eta bereziki industrializatu gabekoetan, hazkunde eta garapen ekonomikorako bete dezaketen eginkizuna oso garrantzitsua izan daitekeela. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus