Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

penike [61 agerraldi, 7 liburutan] 1 iz ingeles txanpona, libraren ehunena balio duena. ik penny.

Ez neukan bidaia ordaintzeko penikea. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 197. orr.

Baduzu geroago ordaintzea, astean bost penike. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 28. orr.

Erabat ahaztuta nuen 762 libra, 14 txelin eta 2 penike zor nituela Savoy-n. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 100. orr.

Oharrari zeloz erantsita berrogeita hamar penikeko txanpon bat zegoen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 180. orr.

Sakelako sei penikekoaren gainera erortzen utzi nituen bi penikeak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 52. orr.

Penikeko dozena bat opiltxo erosi zituen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 148. orr.

-Hiru penike-erdiko, jauna -esan zuen neskak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 83. orr.

Zure eskuzabaltasunari esker ez dut penikerik zor. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 88. orr.

"Tabako xehetua", esan zuen orduan hark, "bost penike ontzako", bere pobrezia eta printzipioak nabarmen aditzera emanez. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 158. orr.

2 (neurri gisa)

Gau beranduan bi penike patata erosten baitzuten ahoko kiratsa ezkutatzearren. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus