Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nulu (orobat nulo) 1 izond baliogabea, batez ere legearen aldetik.

Zapalkuntza antidemokratikoaren bidez bideratu duten dinamika antirrepresiboan desobedientzia eta erresistentzia formetaz baliatu dira (boto nuluaz, esaterako). Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Atzo hizkuntz ereduak arautzen dituen dekretua nuloa izendatzea eskatzen idazkia sartu zuen EHBEk Eusko Jaurlaritzak Bilbon daukan egoitzan. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Arrazoi berberagatik ez da irteera nulorik izango, aurrea hartzen duen traineruak hiru segundoko zigorra izango du. Berria - Kirola   2004-06-30

2 matematikan zero zenbakiari dagokiona.

Zenbaki nulua asmatzea izan zen hori: indiarren asmakizun handia! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 283. orr.

Indarra ahula baldin bada eta erresistentzia handia, nulua da orduan abiadura. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 476. orr.

Ez da batura nuluko jokoa: batek galtzen duena ez da besteak irabazten duena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 93. orr.

"Lerro" kopuru ia infinitu baten "batuketa", alegia, non lerro bakoitzaren azalera ia nulua baitzen! Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 237. orr.

Probabilitaterik gutxieneko gertaera zen hura; ez, ordea, probabilitate nulukoa; alegia, gertaera zeharo gertagaitza zen; ez, ordea, ezinezkoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 502. orr.

Kondizio horietan, analisi historiko eta sozialez biolentziaren ezkomenientzia frogatzeko posibilitate razionala (errore posible gabeko egia), razionalki nuloa da. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 90. orr.

3 boxeoan, ados bukatzen den borroka.

Flinnen aholkuz match nulua egin zuen, gero hogei dolar pagatu zion. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 225. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus