Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

optimizatu, optimiza, optimizatzen du ad optimoa lortu.

Ikastetxeko bertako lan giroa hobetzea, gela barruko giroa eta funtzionamendua optimizatzea eta irakaslearen lan baldintza psikikoak ere hobetzea. Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Zabor-bilketako kamioien denborak eta kostuak arrazionalizatzeko, emaitzak optimizatzeko helburuz, lortu ditek ibilbide perfektuaren adierazpide den formula matematikoa. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 175. orr.

Arcelorrek azaldu du amaitutako altzairu produktuen atala optimizatzeko prozesuaren barruan kokatu behar dela salmenta. Berria - Ekonomia   2004-04-17

Beste gerente bat jarri dutela geriatrikoko "baliabide ekonomikoak optimizatzeko", horra. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus