Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saialdi 1 iz zerbait lortzeko egiten den saioa edo ahalegitenako bakoitza. ik ahalegin.

Lehenengo saialdian huts egin zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 169. orr.

Telefonoz eginiko saialdia ere alferrikakoa suertatu zitzaion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 207. orr.

Erraza izango zelakoan nengoen, baina sei edo zazpi saialdi behar izan nituen doinu egokia aurkitzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 72. orr.

Itzarri zenean beste saialdi bat egin zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 235. orr.

Entseguen, saialdien, hutsegiteen eta berriz hastearen desordena "bizia". Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 88. orr.

Harritzar hura gurdi gainean ipintzeko ahaleginetan zebiltzala, saialdietako batean, harria langileetako baten gainera erori zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 851. orr.

Edozelan ere, ez dut egin hari deitzeko saialdirik. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 118. orr.

Adimenaren adigai huts haiek esperientziatik eratortzeko eta beraiei jatorri enpiriko soila egozteko saialdi guztiak erabat hutsalak eta alferrikakoak dira. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 85. orr.

Arrazoimen hutsak arimaren adigaitik abiatuta arimaren substantziatasuna, batasuna eta hilezkortasuna inferitzeko egiten duen saialdiak inferentzia okerren sistema bat sortzen du. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 8. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mishrod Guvamombe epailearen arabera, «akusatuaren ekintzek arma erosketa saialdia agerian uzten» dute. Berria - Mundua   2004-08-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus