Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

martiritza [50 agerraldi, 7 liburu eta 3 artikulutan] 1 iz martirioa.

Heldu da azkenik irabazia zenuen martiritza, jendaurrean eta eguzkitan bezain bakar eta urrun. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 166. orr.

Erregeak ongi iritzi zion proposamenari, portugaldarren artean amorraziozko marmarrak entzun baziren ere, hilik ere martiritzaren loriak ukatzen zizkietelako. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 264. orr.

Martiritzaren palma-adarra lortu dutela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 425. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Espainiara igaro ziren anaietatik bostek martiritza-koroa lortu zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1118. orr.

Eta martiritza-irrikaz suturik, laurogeita hamar anaia inguru altxa ziren, beren buruak heriotzara emateko prest. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus