Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

martirizatu, martiriza(tu), martizatzen 1 du ad martirioa jasanarazi.

Irailaren 19an, saindua martirizatu zuten egunean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 266. orr.

Martirizatu (torturatu) zutenean, parrilla batean erretzen, zera esan zioan borreroari: alde horretatik kixkalita nago dagoeneko; buelta emaidak mesedez. Jokin Urain   «Errotarria» - 57. orr.

2 irud/hed

Turkiak ehunka mila armeniar martirizatu ditu eta hori da oraingoz orbaindu ez den zauri bat. Hona mendebaldeko gizartea martirizatu duten lau tabu nagusiak: [...]. Berria - Mundua   2004-12-15

Gero areago martirizatu zuten piztia errukarria. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 59. orr.

-Eta prostituzio etxeetako ugazaba horiek guztiek -jarraitu zuen Andresek esanez- beren emakumeak martirizatzeko ohitura dute. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 275. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Buruzagi abertzalea «Galizia martirizatuaren ikurtzat» jo du Blokeak. Berria - Mundua   2006-01-07

Eskua zezen martirizatuaren zaurietan sartu eta, nik zuri, zuk niri, aurpegiak eta betarteak zikindu eta pintatu zizkioten elkarri, odolez, mota guztietako txantxa trauskilen artean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus