Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

penitentzia 1 iz apaizak aitortzaileari ipintzen dion zigorra; norbaitek bere buruari, egin dituen bekatuak ordaintzeko, ipintzen dion oinazegarri edo nekagarria.

Promesaren batengatik edo bekatuengatik ezarririko penitentziaren bat betetzeko, San Mikel goiangeruaren santutegia bisitatzera zihoalarik, iturri batera iritsi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 268. orr.

Bekatari zailduek, bekatuaren atzaparretan behin eta berriro erortzen ziren bekatari azal-lakartuek, aita Romeroren penitentziak konplituz, kafe-landareak aldatu zituzten beren lurraldeetan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 190. orr.

Makilada batzuk eta bertze anitz penitentzia manatu zizkion. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 287. orr.

Penitentziak baino ez baitizu barkamena ekarriko. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 134. orr.

Eta biek ordaindu beharko zutela penitentziaren zigorra. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 64. orr.

Hain penitentzia latzez saiatzen ziren haragizko grinak menperatzen, non ez baitzuten ikararik izaten izotz gainean biluzteko edo gorputza arantza zorrotzez odola egiteraino urratzeko. ustez beren jakintza eta predikuaren bidez onbidean eraiki eta penitentziara erakarri dituztenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 208. orr.

Zer den penitentziako sakramentua eta zer haren parteak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 54. orr.

Biziera hau "Penitentziako Anaien Ordena" deitzea erabaki zuen Kristoren zerbitzariak. horretan dute poza, eta guztiei bakea eta ona iragartzen diete, eta penitentziara (konbertsiora) deitzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 760. orr.

Gu Jaunaren koplari gara, eta sari hau nahi dugu zuengandik egin dugunagatik: iraun dezazuela benetako penitentzian. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 592. orr.

2 (egin aditzarekin)

Bekatu egiten duenak egin behar penitentzia. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 60. orr.

Penitentzia egitean, gogor bere buruarekin, gupidatsu besteekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 555. orr.

Lege-hauste handiren bat egingo zuela Anshelek bururatu zitzaion beste norbaiti, eta erbestera joana zela penitentzia egitera. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 218. orr.

Jainkoaren beldur izaten hasi zen eta bere etxean penitentzia egiten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 511. orr.

Eta egin beza gero bere bekatuen penitentzia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat penitentzi)

Penitentzia eguna meza batekin prestatu digu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 394. orr.

Nonbait onartzen ez badituzte, doazela ihesi beste norabait penitentzi bizitza egitera, Jainkoaren bedeinkapenaz. Elizen arteko biblia   Mk 6,11

Apaizek oneski hitz egin bezate haiekin, penitentzi sakramentua nahiz bestelako aholku espiritualak ematerakoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 142. orr.

Debotoentzat arropa zaharren pusketak penitentzia seinale ziren, purifikazio gurarien adierazgarri. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 199. orr.

Frantzisko, Goi-goikoaren zerbitzari eta adiskide, Anaia txikien Ordenaren fundatzaile eta gidari, Pobretasunaren jarraitzaile, penitentzi eredu, egiaren mezulari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 833. orr.

Lehen frantziskotar herri- edo penitentzi predikazioaren adibidea da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 470. orr.

Badirela halaber bi penitentzia mota: bat gaitza, ongia eginagatik dena, eta bestea ona, gaitza eginagatik eta bekatu eginik etorria. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 99. orr.

4 (hitz elkartuean bigarren osagai gisa)

14arena festa-egun handia zenez, hor ezin zitekeen otoitz-penitentzia egunik onar: hori pasatuta gero beharko zukeen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 361. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus