Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

penitentziagile (orobat penitentzigile; Hiztegi Batuan penitenziagile agertzen da) 1 izond/iz penitentzia egiten duena. ik penitente.

Saindu penitentzigile zenbaiten azotezko zigortzeak zer zorion dauka? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 58. orr.

Gutunak erakusten du zer ziren jatorrian anai-arreba penitentziagileen elkarteak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 95. orr.

Penitentziagileak aitorlea aukeratzen du, gero bere penitentziagile bihurtuko dena, eta bakoitzak hogeita hemeretzi zigorkada jasoko ditu elkarrengandik, nahigabez beterik aitortza formula errezatzen duen bitartean. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Neure buruari errua egotziz bizitzan gaizki ateratako gauza ororengatik, neure arima gaixo pitzatua zigortuz Erdi Aroko penitentziagileren batek bezala. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 72. orr.

Goizeko 09:00etarako Orotz-Beteluko eta Nagoreko lehenengo penitentziagileak ailegatu ziren Auritzera. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 138. orr.

2 irud/hed

Penitentziako Hirugarren Ordena, Frantziskoren predikazioak sekularren artean eragindako berrikuntzatik sortu zen, urte haietako beste zenbait mugimendu penitentziagileren antzera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 972. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus