Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

penizilina 1 iz onddo batetik (penicillium notatum-etik) ateratako antibiotikoa.

Gerla denborako haurrek eta gazteek badakigu zer mirakulua izan zen penizilinaren agertzea 1945ean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 220. orr.

Handik urte frankora, penizilina deskubritu eta gero, gure aitak askotan esan ohi zuen: “penizilina izan balitz Galeotti gizajoaren garaian, ez zen hilko”. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 68. orr.

Penizilina eman zidaten, eta penizilinarik ezin hartu duten horietakoa naiz. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 72. orr.

Noranahi dela ere, penizilina hartu beharko duzu zortzi egun lehenago eta zortzi egun geroago. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 40. orr.

Estreptokokoek eragindako birikeriak joa hil zen; gaur egun penizilinarekin sendatzen da. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 68. orr.

Penizilina, esaterako, hilgarria da akurientzat; artsenikoak gizakiak hiltzen ditu, baina ardiek kopuru izugarriak jan ditzakete. Berria - Gaiak   2004-10-24

Dirua ere aipatu zuten, zenbat diru atera behar zuten merkatu beltzean penizilina hori salduz. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Penizilina potetxoz beteriko hiru kutxak. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 114. orr.

Penizilina buatak, zakutraka eremanak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 221. orr.

Penizilina kutxen lapurretaren berri izanik, [...]. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 114. orr.

Penizilina-errezeta bat banuela esan nion. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 45. orr.

Amak ospitaletik atera ninduen egunean erran zidana ekarri nuen gogora, alegia, penizilina faltagatik moztu behar izan zidatela hanka. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 64. orr.

-Zuek ez dituzue mediku militarrak ezagutu, nik bezala, gerraondoan penizilina kontrabandoa egiten zenean. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus