Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inerte 1 izond bizigabea.

Oraingoan, lepoa okertu eta utzi egin zion Linok buru inerteari erortzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 63. orr.

Nire beso inertetik malguki bat atera zen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 126. orr.

Eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 183. orr.

Edozein dogma edo balio absolutu inerteren ukoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 35. orr.

2 geldoa, erreakzio kimikoak eragiteko gaitasunik ez duena.

Sistema honen bitartez hazitako landareek ematen dituzten fruituek itxura perfektua dute, kolore eta ehundura ederra, uraren eta airearen arteko oreka kontrolpean baitago, eta, gainera, substratu inerteak dituenez, ez dago izurririk edo gaixotasunik jasotzeko arriskurik. Berria - Kultura   2004-12-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus