Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraindaino 1 adlag orain arte.

Oraindaino lurrean aita deitu dizut; hemendik aurrera uste osoz esan dezaket: Gure Aita, zeruetan zarena, beronen gain utzi baitut nire altxor guztia eta nire konfiantza eta itxaropen osoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 747. orr.

Zeren nehork ez du oraindaino Gorputzaren egitura behar bezain zehazki ezagutu haren funtzio guztiak esplikatu ahal izateko. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 243. orr.

Eta ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo-belar, ez besterik, hari kontra egiteko balio lezakeenik. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 114. orr.

Nik ez dut holakorik oraindaino inor topatu, herri honetako mediku jaun bat izan ezik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 188. orr.

Egia da garai hartan ideia bera -funts-funtsezkoa oraindaino ere- irakurgai genuela narratzeko arteari buruzko era askotariko ikerlanetan. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 172. orr.

Harro egoteko motiborik ez zitzaion bere ustetan falta: sortaldetarra izatea, kriolloa izatea, emakume guztiak erakartzea, jostun garesti bat aukeratu izana eta, sekula ez dut jakingo zergatik, euskaldun jatorrikoa izatea, oraindaino jende horrek ez baitu, historiatik bazter, behiak jetzi besterik egin. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 211. orr.

2 oraindainoko izlag

Herri berri eta xume bat, apaltasunean eta pobretasunean oraindainoko beste guztiak ez bezalakoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 609. orr.

Oraindainoko filosofia tradizioak -indartsuen zabalenak behintzat- gizakia animalia arrazoimenduna aitortu izan du. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 11. orr.

3 oraindainokoan adlag oraindaino.

Oraindainokoan hartu ditudan erabaki ustel ugarietan, horra ustelena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 35. orr.

Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean; eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin. Elizen arteko biblia   Jn 16,24

Gure bizia bukatuko zela, eta hor bukatuko zela oraindainokoan gure biziari zentzua eman dion eta kemenez bete duen guztia. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 113. orr.

Oraindainokoan ez du zorte handirik izan, ez Donostian ezta beste Munduko Kopako klasikoetan ere. Berria - Kirola   2004-08-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus