Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraindanik (orobat oraidanik) 1 adlag hemendik aurrera, aurrerantzean.

Gauza anitz aldatuko da hemen, oraindanik, erresumaren eta euskaldun guzien faboretan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 222. orr.

Jaunak esan zidan: oraindanik eskura ematen dizkizut Sihon eta beronen lurraldea; hasi horretaz jabetzen. Elizen arteko biblia   Dt 2,31

Kapera hau izanen da oraindanik ene mundua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 380. orr.

Badakit oraindanik ez naizela depresio berri batean sartuko. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 143. orr.

Oraindanik, semeek amaren arreta gozoa ezagutuko dute, eta atxikimendu leialez jarraituko diete beti haren oinatz beneragarriei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 294. orr.

Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak oraindanik eta betiko. Elizen arteko biblia   Sal 121,8

2 dagoeneko.

Arratsaldeko seiak berinazko iragarki batek 39 graduko eguraldia erakusten dit, baina oraindanik gorputza beroari egina zait. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 159. orr.

Oraindanik, eta horiek hola izanikan ere, erran ditake erakustegi zinez miresgarria dela. Herria   2001-07-26

Araba Euskaraz, oraindanik aurkeztua izan dena. Herria   2002-12-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oraindanik atxik (5); oraindanik eta betiko (4); oraindanik izenak eman (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus